Listu-guruinaren enbriogenesia eta seinalizazio-bideak.
- Patricia Garcia Gallastegui
- Olatz Crende Arruabarrena
ISSN: 0214-9001
Année de publication: 2019
Número: 36
Pages: 163-174
Type: Article
D'autres publications dans: Ekaia: Euskal Herriko Unibertsitateko zientzi eta teknologi aldizkaria
Résumé
Ugaztunen listu-guruina egitura epitelial bat da, oso adarkatuta garatzen dena eta listua ekoizteko eta jariatzeko diseinatuta dagoena. Gizakietan hiru listu-guruin nagusi daude. Hala ere, barailapeko listu-guruina da aztertuena. Berrikuspen honetan, saguaren barailapeko listu-guruinaren enbrioi-garapeneko garaiak azaltzen dira. Aldi berean, garapeneko prozesu honek gidatzen dituen oinarrizko seinalizazio-bideak eta mekanismoak laburbiltzen dira: FGF, Shh, Notch, Wnt, Eda, ECMak eta nerbio-sistema. Garapenean zehar agertzen diren mekanismoak hobeto ulertzea funtsezkoa da kaltetutako guruinaren birsorkuntza-terapia eraginkorrak diseinatzeko.