IV. Jurisprudencia del Tribunal Superior de Justicia de la Comunidad Foral de Navarra
Any de publicació: 2019
Número: 17
Pàgines: 89-113
Tipus: Article
Resum
2018. urtean Nafarroako Foru Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiak emandako ingurumenaren inguruko epairik esanguratsuenakjasotzen dira Jan honetan. Lurralde antolamendua eta hirigintzari buruzko Plan batzuk izapidetzean, akats batzuk aipatzen dira. Adibidez, plana onartzeko derrigorrezko txostenak ez ziren jaso (Peralta); ur-baliabideen nahikotasuna egiaztatzen zuten txostenak falta ziren (Beriain); edo plana egiteko, parte hartzeko derrigorrezko izapideak egin ez izana (Cordovilla eta !ruña). Halaber, plan batean bide-azpiegiturak eraikitzeko kostuen banaketaren inguruko araudia ez zen betetzen (Gendulain). Alkerdiko harrobiak (Urdazubi) arazo serioak zeuzkanjarduera burutzeko, hondar arkeologikoak geratzen diren eremu batean kokatzeagatik, eta horrek bere ustiapena eragozten zuen. Aipagarria da Erriberako Mankomunitateari ezarritako zigorra, Tuterako hondakindegian inpaktu batzuk murrizteko derrigorrezko neurriak ez hartzeagatik. Sailkaturiko jardueren baimenei dagokienez, Auzitegiak honako gai hauetaz ebatzi zuen: baimenak iraungitzeari buruz; jarduerek hiri-plangintza betetzeari buruz; eta mindaren baltsa ezartzeari buruz. Azkenik, adierazi behar dugu Auzitegiak baliozkotzat jo zuela Nafarroako Gobernuko organo eskudunak onartutako etendura hegaztien espezieak atzemateko.