Fitorremediazioa lurzoru kutsatuen kudeaketa iraunkorrerako estrategia gisa

  1. María Teresa Gómez-Sagasti
  2. Lur Epelde
  3. Oihana Barrutia
Revista:
Ekaia: Euskal Herriko Unibertsitateko zientzi eta teknologi aldizkaria

ISSN: 0214-9001

Ano de publicación: 2019

Número: 35

Páxinas: 197-212

Tipo: Artigo

DOI: 10.1387/EKAIA.19633 DIALNET GOOGLE SCHOLAR lock_openAcceso aberto editor

Outras publicacións en: Ekaia: Euskal Herriko Unibertsitateko zientzi eta teknologi aldizkaria

Resumo

Iraunkorrak eta (eko)toxikoak izan ohi diren konposatu ez-organiko eta organi-koen isurketa masiboek potentzialki kutsatuta egon daitezkeen lurzoruen kopurua izugarri handitu dute. Lurzoruen osasuna (funtzionalitatea) eta kalitatea (emankortasuna) arrisku larrian egoteak eta, ondorioz, giza biziraupena estutasunean jartzeak lurzoru kutsatuen kudeaketa eraginkorra mundu mailako ingurumen-politiken premiazko jomugan paratu du. Gaian sartuta, lan honen hel-buru nagusiak hauek dira: (i)lurzoru kutsatuen kudeaketaren lege eta jarduera markoa aurkeztea; (ii)lurzoru kutsatuen kudeaketa eta arriskuen ebaluazioa aztertzea, eta, azkenik, (iii)ohiko erre-mediazio-teknika suntsitzaileen aitzinean, fitorremediazioaren arloan egiten ari diren esfortzu zientifiko-teknikoak argitara ekartzea. Lurzoru kutsatuen kudeaketan aurrerapenak egiteko landu beharreko hariak ere laburki iruzkintzen dira.