Memoria subalternoak Mikel Peruarenaren nobelagintzan
ISSN: 1130-8508
Année de publication: 2018
Número: 23
Pages: 125-148
Type: Article
D'autres publications dans: Revista de lenguas y literaturas catalana, gallega y vasca
Résumé
Artikulu honek Mikel Peruarenaren nobelagintza aztertzen du memoria ikasketen ikuspegitik. Zehazki, memoria subalternoak fikzioaren bidez berreskuratzeko Peruarenak egiten dituen ahaleginak aletzen dira. Hala, alde batetik, euskal memoria hegemonikotik aparte dauden bi pasarte historiko gogorarazten dituzte Ez obeditu inori eta Su zelaiak nobelek; hurrenez huren, Kubako Independentzia Gerra eta Lehen Mundu Gerra. Bietan ere memoria eta identitate subalternoekiko jaidura eta sentsibilitatea sumatzen da. Bestetik, nobelotan, memoria lantzeko ohikoak diren hainbat elementu narratibo aurkitzen ahal dira, zeinak ezinbestekoak diren memoria subalternoen soslaia osatzeko.