Mediku egoiliarren prestakuntza eta euskara Donostialdea ESIan

  1. Felix Zubia Olaskoaga
Zeitschrift:
Bat: Soziolinguistika aldizkaria

ISSN: 1130-8435

Datum der Publikation: 2018

Titel der Ausgabe: Osasungintza eta euskara

Nummer: 108

Seiten: 103-107

Art: Artikel

Andere Publikationen in: Bat: Soziolinguistika aldizkaria

Zusammenfassung

Mediku espezialisten prestakuntzarako sistema Barne Mediku Egoiliarretan (BAME) oinarritzen da. Mediku hauek, behin medikuntzako gradua amaituta, eta oposizioa gainditu ondoren, espezializazio- prozesua burutzen dute, tutore baten gidaritzapean, eta lan-ardurak modu progresiboan hartuz. Lan honetan espezialista hauen formazio-prozesuan euskarak duen egoera aztertu da. Donostialdea ESIko BAMEen euskara ezagutza %63 eta %92 artekoa da Familia Medikuen Unitatean, eta %46 eta %63 artekoa gainontzeko espezialitateetan. Euren prestakuntzan euskarak izan behar duen presentzia arautu gabea da, eta tutoreen %37 dira euskaldunak. Jasotzen dituzten ikastaroetatik 3 bakarrik dira elebitan egin litezkeenak, eta euskara dakiten ikasleen bi herenak bakarrik aukeratzen du ikastaro hauek euskaraz egitea. Egoera alda dadin, plangintza berezi bat egin behar da BAMEentzat, etorkizuneko medikuak direlako.