Batxilergoko matematikan konpetentzia digitala lantzeko proposamen bat

  1. Elisabete Alberdi Celaya 1
  2. Judit Muñoz Matute 1
  1. 1 Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea
    info

    Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea

    Lejona, España

    ROR https://ror.org/000xsnr85

Revista:
Biribilka - En espiral: revista del Centro de Apoyo al Profesorado de Navarra

ISSN: 1698-5621

Ano de publicación: 2016

Título do exemplar: IV Jornadas de Enseñanza de las Matemáticas en Navarra

Número: 11

Páxinas: 8

Tipo: Artigo

Outras publicacións en: Biribilka - En espiral: revista del Centro de Apoyo al Profesorado de Navarra

Resumo

Matematiketako irakasle bezala, eskuartean izaten dugun erronka nagusienetako bat ikasleengan matematika ikasgairako interesa sortzea izaten da. Batxilergoko kurrikuluma, ikasleak etapa hau bukatzean bereganatuta izan behar dituen gaitasun edo konpetentzien multzo bezala aurkezten zaigu. Bi eratako konpetentziak bereizten dira: batetik hezkuntza konpetentzia orokorrak eta bestetik, oinarrizko konpetentziak. Hezkuntza konpetentzia orokorrak dira era arduratsuan bizi izaten ikastea, komunikatzen ikastea, e.a. eta batxilergoko ikasgai guztietan lantzen dira. Oinarrizko konpetentzien artean, besteak beste, informazio tratamendua eta konpetentzia digitala dago eta guk honexetan zentratu nahi izan dugu, matematikak erakargarriago egiteko aukera bat ikusten dugulako. Lan honetan Matematika II ikasgaiko unitate didaktikoetan konpetentzia digitala nola landu aztertu da. Matematika II ikasgaiari dagozkion helburuak lortu diren ala ez ebaluatzeko irizpideei so egin diegu, zehazki konpetentzia digitalarekin lotutakoei. Hauetako ebaluazio irizpide bakoitza zein unitate didaktikorekin lotuta dagoen identifikatu da eta software matematikoa lagun irizpide hori gainditzera bideratutako ekintzak planteatu dira.