Egunerokotasuneko negoziazioak bikote parekideetan
ISSN: 1130-5738
Année de publication: 2015
Número: 94
Pages: 5-18
Type: Article
D'autres publications dans: Uztaro: giza eta gizarte-zientzien aldizkaria
Résumé
Artikulu honek euren burua bikote berdinzaletzat dutenen inguruko ikerketa baten ondorio garrantzitsuenak jasotzen ditu. Zehazki, bikote-eredu horiek garatzen dituzten negoziazio-prozesuetara hurbilduko gara. Horrela, bikote-harreman parekideetan negoziazio eta egunerokotasuneko erabakiek betetzen duten papera eta horien garrantzia aztertuko ditugu. Horretarako, zaintza eta etxeko lanen, diruaren kudeaketaren eta maitasun erromantikoaren inguruan garatzen diren negoziazioetara hurbildu gara, besteak beste, metodologia kualitatibotik abiaturik. Ondorio nagusietako bat zera da, bikote horientzat parekidetasuna helburu argi bat da, baina, zenbait oztopo topatzen dira hura gauzatzeko momentuan. Parekidetasuna posible egiten ez duten oztopo horiek gainditzeko tresna eraginkorra bikotekideen artean gauzatu daitezkeen negoziazioak dira, eta horretaz asko kontziente baldin badira ere, ezarritako genero-rolak gainditzeko tresna bezala, gure gizartean nagusi den maitasun erromantikoaren ideiarekin talka egiten du.