Hamaika Telebista "atsegin dut"Facebook-eko jarraitzaileen profil eta telebista-gustuen online azterketa
- Anduaga Berrotaran, Uxoa
- Díaz Bizkarguenaga, Koldo
ISSN: 1130-5738
Année de publication: 2014
Número: 88
Pages: 75-97
Type: Article
D'autres publications dans: Uztaro: giza eta gizarte-zientzien aldizkaria
Résumé
Hamaika Telebistak bere telebista-eskaintza egokitu eta Interneteko potentzialtasuna aprobetxatzeko asmoz, Facebookeko jarraitzaileen iritzi eta kritikak kontuan hartuko dituen proiektu parte-hartzaile bat abiarazi zuen2012ko uztailean. Hura Euskal Herrian lehen aldiz burutzen den telebista-kanal baten eta haren Facebookeko jarraitzaileen arteko ikerketa izanik,oinarri teoriko eskasei eta metodologikoki ikerketa-teknika berritzaileak sortzeko premiari aurre egin behar izan die. Zailtasun horiek tarteko, ikerketak bi helburu ongi betetzea lortu du: bata, ezaugarri soziodemografiakoetan oinarrituz, Facebookeko jarraitzaileen profila nolakoa den ezagutzea eta deskribatzea. Bestea, Facebookeko jarraitzaileek Hamaika Telebistaren inguruan duten iritzia jasotzea, zehazki telebista-katearen aspektu indartsuenak eta ahulguneak zeintzuk diren identifikatuz.