Hondakinen kudeaketaautonomia-erkidegoen arteko ezberdintasunak
ISSN: 1130-5738
Any de publicació: 2012
Número: 80
Pàgines: 109-121
Tipus: Article
Altres publicacions en: Uztaro: giza eta gizarte-zientzien aldizkaria
Resum
Administrazio publikoak gero eta kezkatuago daude baliabide kopuru handiak xahutzeak sortzen dituen diru-galerak direla-eta. Bestalde, autonomia-erkidegoek, sortzen diren hondakinen inguruan, enpresei ezartzen dizkieten exijentziak ez dira berdinak izaten. Azterlan honek agerian jarri du autonomia-erkidego bakoitzean enpresa batek dituen lantokien eta kokapenaren arabera, hondakinak kudeatzeko tramite ezberdinak bete behar dituela. Berton, autonomia-erkidegoek hondakin gutxi sortzen dituzten ekoizleei ezartzen dizkieten exijentzien erkaketa azaltzen da (urtero 10 tona baino gutxiago ekoizten dituztenak, alegia). Horretarako, autonomia-erkidego bakoitzeko hondakinen kudeaketari dagokion araudia aztertu da eta ondorio honetara iritsi gara: Euskadik arlo honetan beste erkidego batzuek baino exijentzia-maila altuagoa du. GAKO-HITZAK: Hondakinak · Araudia · Kudeaketa · Autonomia-erkidegoak.