Nazioarteko Justizia Auzitegiak giza eskubideen arloan berezkoak dituen mugapenen inguruan zenbait ohar
ISSN: 1130-5738
Any de publicació: 2011
Número: 79
Pàgines: 93-108
Tipus: Article
Altres publicacions en: Uztaro: giza eta gizarte-zientzien aldizkaria
Resum
Giza eskubide zein gizabanakoaren inguruko ardura Nazioarteko Zuzenbidearen zirrikitu guztietan iraizten den momentu honetan, arlo horretan Nazioarteko Justizia Auzitegiak, Nazio Batuen Erakundeko organo judizial nagusi eta ordenamendu juridiko honen erreferente jurisprudentzial gisa, bete dezakeen paperak zalantzak sorrarazten dituela dirudi. Behin baino gehiagotan leporatu izan zaio sentsibilitate berri hauetara egokitzeko azaltzen duen zailtasuna. Horren aurrean, lan honek auzitegiak giza eskubideen arloan aritzeko dituen berezko zenbait mugapen aztertzea du helburu, horrekin batera egun bere egitekoaren garrantzia azpimarratuz. GAKO-HITZAK: Nazioarteko Justizia Auzitegia · Giza eskubideak · Eskumena · Prozedura.