Garapen-proiektu eta -programetan parte hartzeko eredu eraldatzaileak eztabaidatzeko ildoak

  1. Villalba Eguiluz, Unai
Revista:
Uztaro: giza eta gizarte-zientzien aldizkaria

ISSN: 1130-5738

Any de publicació: 2008

Número: 64

Pàgines: 37-49

Tipus: Article

Altres publicacions en: Uztaro: giza eta gizarte-zientzien aldizkaria

Resum

Hasteko, parte-hartzearen izaera anbiguoari dagokion kezka bat azaltzen da testuan; izan ere, parte-hartzeak ezarritako botereen eskupeko kooptaziorako zein gizarte-eraldaketarako eta gizarte-jabekuntza edo enpoderamendurako balio dezakeenez, tarteko egoera asko suertatu daitezke. Eredu eraldatzaile bat lortzeko lehenengo pausoa erreferente arauemaile eraldatzaile bat finkatzea litzateke, eta horretarako proposatzen da giza garapen, garapen jasangarri eta enpoderamenduaren teorien hainbat elementutan oinarritzea. Ondoren, testuaren zati handienak izaera hori beteko lukeen parte-hartzearen ezaugarriak identifikatzeari ekingo dio: parte-hartzea bitarteko edo helburu gisa ikustea; botere eta enpoderamenduaren natura eta inplikazioak; parte hartzeko espazioak eta eskalak; autogestio maila; prozesu parte-hartzaileetako eredu erabakitzaileen forma; parte-hartzearen edukiak eta denborak; subjektu parte-hartzaileak; eta azkenik, prozesu horien emaitzak eta eraginkortasun maila.