Parte-hartzea garapeneanhainbat diskurtso eta jatorri

  1. Villalba Eguiluz, Unai
Revista:
Uztaro: giza eta gizarte-zientzien aldizkaria

ISSN: 1130-5738

Ano de publicación: 2007

Número: 63

Páxinas: 91-102

Tipo: Artigo

Outras publicacións en: Uztaro: giza eta gizarte-zientzien aldizkaria

Resumo

Garapeneko parte-hartzearen definizio bakar bat adostea ez da erraza, parte-hartze maila eta forma ugari daudelako eta garapenerako estrategia desberdinak ere badirelako. Testuaren helburua, beraz, ez da definizio hoberenaren elementuak seinalatzea, baizik eta garapenaren diskurtso desberdin horiek parte-hartzerako zer suposatzen duten azaltzea. Hasteko, pertsonen gaitasunak eta aukerak zabaltzea bilatzen duen giza garapenaren teoriatik abiatuta, norbanakoen jarrera aktiboa eta bere parte-hartzea garapenaren elementu esentziala dela nabaria da. Ondoren, garapen jasangarriaz aritzean, ekoizpen- eta kontsumo-ereduak aldatu beharko liratekelakoan, parte-hartzea funtsezkoa bilakatzen da eraldaketa hori negoziatzeko interes-talde desberdinen arteko adostasunera ailegatu ahal izateko. Azkenik, Munduko Bankuaren diskurtsoa aztertuta, parte-hartzearen ikuspegi instrumental bat aurkitzen dugu proiektuen jasangarritasuna bilatzen baita nagusiki. Jada testua bukatzeko, hainbat puntu kritiko gainditzeko parte-hartzea politizatzeko beharra azaltzen da.