Erlijioa gaurko gizarteanJose Maria Mardonesen ikuspuntua

  1. Uriarte González, Luzio
Dirigée par:
  1. José Arregi Olaizola Directeur/trice

Université de défendre: Universidad de Deusto

Fecha de defensa: 24 juillet 2012

Jury:
  1. Ángel María Unzueta Zamalloa President
  2. Roberto Casas Andrés Secrétaire
  3. Joseba Azkarraga Etxagibel Rapporteur
  4. Xabier Aierdi Urraza Rapporteur
  5. José Arregi Olaizola Rapporteur

Type: Thèses

Résumé

Tesi honen ardatza modernitatearen eta erlijioaren ¿gehienbat, kristautasunaren¿ arteko harreman korapilatsuan kokatzen da. Kristauarentzat larria den ondorengo galderan datza gakoa: sekularizatu omen den gizarte modernoan, zein da erlijioaren lekua? Galdera horretan murgildurik, bere bizitza intelektual oparoa eman du Mardonesek eta, hortaz, bere pentsamendua gure aztergai bihurtzen da: José María Mardonesen lana galdera horren arabera irakurtzen dugu. Modernitatean kokatzen den bizipen erlijiosoa pentsatzeko eta garatzeko, Mardonesen ezaugarriak oso esanguratsuak dira: lehenik, Vatikanoko II. Kontzilioaren espirituan murgildurik dago; bigarrenik, bere formazioa teologikoa eta soziologikoa delarik, giza zientzien tradizio sekularra eta hausnarketa teologikoa uztartzen ditu; hirugarrenik, mendebaldeko pentsamendu-korronte nagusiak aztertu ditu gogoeta kritikoaz, zabalaz eta malguaz, eskolako jarrera finkoak gaindituz; laugarrenik, bere intentzioa oso dibulgatzailea eta pedagogikoa izan da, puntako eztabaidak eta planteamendu berriak herriaren esku jartzeko ahaleginetan saiatuz; azkenik, historiako biktimen ikuspuntua sentiberatasun handiz presente dago bere lan intelektual guztian zehar. Ezaugarri horiek guztiak kontuan izanik, nabarmentzekoa da orain arte gure autorearen pentsamenduaz ez dela ikerketarik egin, hau delarik lehena. Testuinguru horretan, ikerketaren helburuak ondorengoak dira: lehenik, Mardonesen lanari buruzko orotariko aurkezpena eskaintzea; bigarrenik, autorearen produkzioa irakurtzeko gakoren bat proposatzea; azkenik, gure teologoak utzi digun obraren irakurketa kritikoa iradokitzea, obra horren ekarpenak eta mugak balioetsiz. Lan guztia hipotesi batek zeharkatzen du, Mardonesen pentsamenduaren barne muinean dagoena: modernitateak eta horren eskutik datorren nihilismo-aroak, Jainkoaren esperientzia ezkutatu eta desagerrarazi beharrean, Jainkoaren esperientzia galbahetua ahalbide dezakete. Esperientzia horretan, hain zuzen ere, Jainkoaren baieztapena eta gizakiaren askapena ¿betetasuna ere esan genezake¿ ez dira kontrajartzen. Lau partek osatzen dute ikerketa. Lehenengoan, Mardonesen lana aurkezten dugu, bai deskribatuz, bai garapenaren aroak eskainiz, bai zenbait ardatz proposatuz. Bigarren partean, gure autorearen obra interpretatzeko, lehendabiziko ardatza jorratzen dugu, hots, elkarrizketa; mendebaldeko modernitatean agertzen joan diren pentsamendu-korronte nagusiekin mintzatzea izan da gure autorearen bidea; horrenbestez, elkarrizketa horiek eta horien emaitzak jorratzen ditugu. Hirugarren partean, elkarrizketa horiek interpretatzeko irizpide bat proposatzen dugu: askapenaren bilaketa. Askapenak, kristau irrika bizia delarik, autorearen obra irakurtzeko beste ikuspuntu bat eskaintzen digu; ikuspuntu horretatik eta modu sistematikoan, modernitatea, erlijioa, kristautasuna eta Jainkoa nola agertzen diren gure autorearen obran aztertzen dugu hirugarren parte horretan. Azkenengoan gure lanaren konklusioak biltzen ditugu; kapituluka egindako balorazio kritikoak kontuan izanik eta formulatutako hipotesiei begira, azken laburbilketa kritikoa jorratzen dugu.