Adipogenesia, osasunaren etsai edo lagun?
- Jenifer Trepiana
- Saioa Gómez-Zorita
- Iñaki Milton-Laskibar
- María Puy Portillo
ISSN: 0214-9001
Ano de publicación: 2021
Número: 39
Páxinas: 11-21
Tipo: Artigo
Outras publicacións en: Ekaia: Euskal Herriko Unibertsitateko zientzi eta teknologi aldizkaria
Resumo
Gantz-ehun zuria (GEZ) gorputzeko energia-biltegia da eta adipozito izena duten zelulez osaturik dago. Giza gorputzean duen kokalekuaren arabera, larruazalpeko GEZ (LGEZ) eta erraietako GEZ (EGEZ) bereizten dira. Adipozitoei dagokienez, EGEZko adipozitoak LGEZkoak baino aktiboagoak dira metabolikoki; azken horiek, berriz, tamaina handiagoa eta lipidoak hartzeko gaitasun handiagoa dute. Obesitateak GEZren hazkunde edo hedapena eragiten du, bi modutan: adipozitoen kopurua edo tamaina handituz (hiperplasia eta hipertrofia, hurrenez hurren). GEZn gertatzen diren aldaketa horiek, ehun honen funtzionamendu egokian eragin dezakete. Horrela, hipertrofia bidez gertatzen den GEZren hedapena obesitatearekin eta hari lotutako gaixotasun metabolikoekin erlazio- natzen da. Adipozitoen hipertrofiak eta hiperplasiak obesitatearekin lotutako komorbilitateetan duten garrantziaz jabetzeko, «metabolikoki osasuntsuak diren obesoak» eta «argal faltsuak» terminoak aipatu behar dira. Lehenengoen kasuan, obesitateaz gain ez da gainerako asaldura metabolikorik izango. Bigarrengoen kasuan, berriz, pisu egokia izan arren zitokina hantura-eragileen maila handiagoak izaten dituzte odolean. Etorkizunari begira, argi geratzen da pertsona obesoen gantz-gordailuen hedapena ezaugarritu eta «metabolikoki osasuntsuak diren obesoak» zein «argal faltsuak» identifikatzea ahalbidetuko duten ikerketa gehiagoren beharra.