Nola aurre egin itsas garraioak eragindako klima-aldaketari? Estrategia berriak.

  1. Nestor Goicoechea
  2. Harkaitz Eguiraun Martinez
  3. Ibon Galarraga
  4. Eneko Solaberrieta
  5. Luis María Abadíe Muñoz
Revista:
Ekaia: Euskal Herriko Unibertsitateko zientzi eta teknologi aldizkaria

ISSN: 0214-9001

Ano de publicación: 2020

Título do exemplar: Itsas Zientziak.

Número: 1

Páxinas: 79-94

Tipo: Artigo

DOI: 10.1387/EKAIA.21188 DIALNET GOOGLE SCHOLAR lock_openAcceso aberto editor

Outras publicacións en: Ekaia: Euskal Herriko Unibertsitateko zientzi eta teknologi aldizkaria

Resumo

Gaur egun, itsas garraioak munduko ondasunen % 90 mugitzen du. Ekonomiaren hazkundea eta globalizazioa direla-eta, garraio mota hori goraka doa. Munduko garraioontzi flotaren kopurua haziz doan neurrian, fuel-olioaren kontsumoa ere hazten ari da. Fuel-olioaren kostua garraio-ontzi baten kostu operazionalen % 50 baino gehiago da, eta erregai horren erabilerak eragin nabarmena du ingurumenean (azidifikazioa, kutsadura, berotegi-efektua…); hori kontuan izanik, ECA direlako guneetan (Emission Control Areas) banatu ditu munduko itsasoak IMOk (International Maritime Organization), ingurumen-legedi berezi baten pean. Artikulu honetan, aztergai da zer estrategia jarraitu behar duen armadore batek (itsasontzi baten ustiatzaileak) lege sorta horietara egokitzeko, honako hiru aldagai hauek kontutan izanda: i) eraikita dagoen itsasontzi bat ustiatzen badu, sufre gutxiagoko fuelak erabiltzea edo itsasontziaren motorra egokitzea; ii) itsasontzi berri bat eraikitzera badoa, motor duala edo diesel-motorra jartzea; eta iii) zer aukera dagoen IMOk ECA gune berriak sortzeko.