Click erreakzioa erabiliz aktibitate biologikoa erakusten duten sistema polimerikoen garapena

  1. Sánchez, Julia
  2. Moreno, Maria Isabel
  3. Pérez, Leyre
  4. Ruiz, Leire
  5. Vilas, José Luis
Revista:
Ekaia: Euskal Herriko Unibertsitateko zientzi eta teknologi aldizkaria

ISSN: 0214-9001

Ano de publicación: 2020

Número: 37

Páxinas: 103-116

Tipo: Artigo

DOI: 10.1387/EKAIA.20847 DIALNET GOOGLE SCHOLAR lock_openAcceso aberto editor

Outras publicacións en: Ekaia: Euskal Herriko Unibertsitateko zientzi eta teknologi aldizkaria

Resumo

Azken urteetan, inplante kirurgikoak oso erabiliak bilakatu dira kaltetutako hezurrak, lotailuak edota giharrak ordezkatzeko. Hala ere, hauen erabilera dela eta ezinbestekoa da antibiotikoen tratamendua jasotzea, inplanteetan aurki daitezkeen bakteria eta beste mikroorganismoei aurre egiteko. Orokorrean, bakterioak inplanteen gainazaletan adsorbatzen dira, biofilm bat eratuz.. Horren ondorioz, desiragarria da propietate antibakteriano intrintsekoa duen inplantea diseinatzea. Hala ere, batzuetan zaila da aurkitzea konposatu antibakterianoa eransteko estrategia egokia, gainazalarekin lotzeko burututako erreakzioan aktibitatea bermatzeko behar den egitura alda daitekeelako. Antibiotikoa gainazal polimeriko batean atxikitzeko ezaguna den “click” erreakzioa metodologia egokienentariko bat izan daiteke. Metodologia honen bidez molekula organiko konplexuak materialen gainazalean lotzen dira kobalenteki, gainera antibiotikoak biokonjugatzeko erreakzioa aurrera eraman daiteke inguru tenperaturan, baldintza fisiologikoetan eta ura disolbatzaile gisa erabiliz etekin kuantitatiboak lortuz.