"Haplophyllum linifolium" (L.) G. Don filEAEn arriskuan dagoen landarearen kontserbazioa
- Asier Jáñez 1
- Agustí Agut 1
- José Ignacio García-Plazaola 2
- 1 Olarizuko Lorategi Botanikoko Germoplasma Bankua
- 2 UPV/EHU)
ISSN: 0214-7688
Datum der Publikation: 2017
Nummer: 65
Seiten: 81-93
Art: Artikel
Andere Publikationen in: Munibe Ciencias Naturales. Natur zientziak
Zusammenfassung
"Haplophyllum linifolium" (L.) G. Don fil. Iberiar Penintsulako endemismoa da, Euskal Autonomia Erkidegoko flora mehatxatuaren zerrendan galtzeko arriskuan bezala katalogatzen dena. Iker- keta honen helburuak izan dira, batetik espezie honen hozidura protokoloak lortzea eta, bestetik, espezie horren hazien bideragarritasuna ikustea Tetrazolio Testaren bitartez. Horiek egitea ezinbestekoa zen espezie honen ex situ kontserbaziorako, baita landarearen hazkuntza egiteko ere etorkizunean in situ kontserbazio ekintzak egiteko, kasurako populazio indarketak. Alde batetik, lortutako hazien bideragarritasuna %64koa izan zen. Bestalde, hozidura protokolo egokienak zehaztu ziren, emaitzen analisi estatistikoa eginez R softwarearen bitartez, erregresio binomial logistikoaren ereduan oinarrituz. Lortutako hozidurak %43 eta %45 bitartekoak izan ziren, estratifikazio hotza (4ºC, 60 egun) egin ondoren, ikasitako lau baldintzetan: 15ºC, 20ºC, 20/10ºC eta 25ºC, 12/12 ordu argi/iluntasun fotoperiodoekin.