Haur euskaldunen komunikazio-garapena neurtzen 30-50 hilabete bitarteanMacArthur-Bates CDI-III tresnaren euskal bertsioa
- García Fernandez, Iñaki
- Barreña Agirrebeitia, Andoni
- Ezeizabarrena Segurola, Maria José
- Almgren Spare, Inger Margareta
- Arratibel Insausti, Nekane
- Barnes Mason, Julia
ISSN: 1130-5738
Any de publicació: 2014
Número: 88
Pàgines: 33-72
Tipus: Article
Altres publicacions en: Uztaro: giza eta gizarte-zientzien aldizkaria
Resum
Artikulu honetan MacArthur-Bates Communicative Development Inventories-III tresnaren euskarazko bertsioaren emaitzak biltzen dira, alegia, Komunikazio Garapena Neurtzeko Zerrenda-IIIrenak (KGNZ-III). Tresna hori 30 eta 50 hilabete bitarteko haur euskaldunak dituzten gurasoei dago zuzendua eta haurren euskarazko lexikoaren eta morfologiaren erabilera, hitzak esaldi berean elkartzeko gaitasuna, ekoitzitako hiru esaldi luzeenen batez besteko luzera hitz eta morfemaka neurtuta, ekoitzitako esaldien konplexutasun morfosintaktikoa eta zenbait hizkuntza-kontzepturen erabilerari buruzko datuak biltzeko osatua dago. Puntuazio normatiboak 1.024 haurren datuetan oinarritu dira. Lan honetan eskala bakoitzeko emaitzak aurkezten dira, baita pertzentilak eta galdetegia ere eranskinetan. Erdietsitako datuek KGNZ-IIIren fidagarritasuna eta baliozkotasuna bermatzen dute.