Sormenaren lau alderdien berrikuspen teorikoaprozesua, produktua, pertsona eta testuingurua
ISSN: 1130-5738
Année de publication: 2013
Número: 85
Pages: 99-117
Type: Article
D'autres publications dans: Uztaro: giza eta gizarte-zientzien aldizkaria
Résumé
Lan honetan, sormenaren lau alderdien inguruan burutu diren ikerketa garrantzitsuenen berrikuspen teorikoa egiten da (prozesua, produktua,pertsona eta testuingurua). Hasteko, sormenaren abiapuntu diren aurrekari historikoak laburki azaltzen dira eta egun indarrean dauden eredu teoriko garrantzitsuenetan sakontzen da: neurologikoa, prozesuan oinarritutakoa, kognitiboa, nortasunarena eta soziala. Jarraian, kontzeptua bere osotasunean ulertzeko asmoz, sormenak dituen lau alderdi hauek definitzen dira. Azkenik, sormenaren lau osagai hauek neurtzeko ikertzaileek gehien erabili dituzten tresnak aipatzen dira eta sormenaren ebaluazioan aurkitu diren hutsuneak laburbiltzen dira.