Parke eolikoak sare elektrikoaren zaindari
ISSN: 0214-9001
Any de publicació: 2009
Número: 22
Pàgines: 95-120
Tipus: Article
Altres publicacions en: Ekaia: Euskal Herriko Unibertsitateko zientzi eta teknologi aldizkaria
Resum
Zangozako «Salajones» parke eolikoan egindako esperimentazioa abiapuntutzat hartuz, artikulu honek frogatzen du egungo parke eolikoek energia berriztagarria eraginkortasunez sortu ez ezik, lagun dezaketela sare elektrikoaren tentsioa bere balio izendatuaren inguruan erregulatzen ere. Horretarako, badira sorkuntza eolikoarekin loturiko kontu oinarrizko batzuk, hala nola haize-errotaren osagaiak, turbina eolikoak haize-energia biraketa-energia mekaniko eraldatzeko era, abiadura aldagarriko haize-sorkuntzarako sistema hedatuenak, eta elikadura bikoitzeko sorgailu asinkronoen kontrol-egitura.