1936ko gerra euskal nobelagintzanmemoria ikerketak narratologia kulturalaren ikuspegitik
- SERRANO MARIEZKURRENA, AMAIA
- Jon Kortazar Uriarte Director
- Ur Apalategi Idirin Director
Universidade de defensa: Universidad del País Vasco - Euskal Herriko Unibertsitatea
Fecha de defensa: 04 de outubro de 2019
- Xabier Etxaniz Erle Presidente
- Koldobika Josu Bijuesca Basterrechea Secretario/a
- Itziar Aduriz Vogal
Tipo: Tese
Resumo
1936ko Gerrak euskal gizartean utzitako arrastoa handia izan da. Literaturak ere hartu dull hizpide gertakari historiko hura, eta euskal eleberrigintzak beraren inguruan ibilbide propioall e¿n duela ere esan liteke. Horregatik, gure ikerlanak lau helburu izan ditu: eleberriek gerrarekiko agertutako interesa hura gogoratzeko sorturiko ekimen politiko-sozialekin bat garatu den ikustea, gerraren irudikapenak zein ikuspegitatik eraiki diren aztertzea, euskal eleberrigintzari ekarpenik e¿n dion egiaztatzea eta eleberrietako gerraren funtzio narratiboa zehaztea. 1936ko Gerrari buruzko euskal nobelagintzak azpigenero gisa izan duen bilakaera aztertzeko, marko teorikoan Memoria Ikerketen zenbait kontzepturen inguruko eztabaidakll ekarri ditugu, eta horietako batzuk gure testuingurura egokitu ditugu. Horrez gain, gizarteanll 36ko Gerraren oroitzapen prozesu publikoak zeren arabera eta noiz ¿ortu diren azaldu dugu, euskal eleberrien ibilbideak harekin bat e¿n duen konparatzeko. Nobelen azterketarako, Memoria Ikerketen ekarpenaz gain, narratologia kulturala ere baliatu dugu, eta euskal eleberriaren historiari jarraikiz, 36ko Gerraz diharduten obrak kronologikoki aztertu ditugu. Emaitzek erakusten dute euskal eleberriak dinamika sozio-politikoei zertxobait aurreratu zitzaizkiela, eta ¿ortu dituzten diskurtsoak, oro har, euskal nazionalismoaren ildokoak izan direla, nahiz eta 90eko hamarkadatik aurrerako nobelak joera horrekiko kritiko azaltzenll diren; bestalde, ikus daiteke e¿n diotela ekarpenik euskal eleberrigintzari, nahiz eta orokorrean haren ibilbideko korronte literarioei jarraitzen dieten nobelak diren. Azkenik, jabetu gara ezen, 36ko Gerraren kontaketaren funtzioa irizpidetzat hartuz, sailkapen tipologiko berri bat egin daitekeela, eta gerraz diharduten nobelak hiru multzo handitan bereizi daitezkeela: funtzio deskriptiboa duten nobelak, funtzio aldarrikatzailekoak eta funtzio literarioa dutenak. Izendapen hutsa izatetik haratago, bakoitzak ezaugarri jakinll batzuk ditu, eta corpuseko nobelak ez ezik, beste batzuk ere sailkapen horretan kokatzeko aukera izan du.