Bio-oinarritutako materialen diseinua elikagai industriako hondakinak erabiliz

  1. URANGA GAMA, JONE
unter der Leitung von:
  1. Koro de la Caba Ciriza Doktormutter
  2. Pedro Guerrero Doktorvater

Universität der Verteidigung: Universidad del País Vasco - Euskal Herriko Unibertsitatea

Fecha de defensa: 10 von Januar von 2020

Gericht:
  1. Frédéric Debeaufort Präsident/in
  2. Miriam Peñalba Otaduy Sekretärin
  3. Veronique Com Vocal

Art: Dissertation

Teseo: 151664 DIALNET lock_openADDI editor

Zusammenfassung

Doktorego-tesi honetan biopolimeroen balioztatzearen zein proteinazko materialetan gaur egun erabiltzen diren prozesatze metodoak eta aplikazioak azaltzen dira. Elikagaien iraungitzea luzatzeko erabiltzen diren gelatinan oinarritutako materialak azpimarratu dira. Gelatinaren elektroharikatzea erronka handia denez, elektroharikatzeko gai diren soluzio aproposak aukeratzeko, arrain-gelatina/azido zitriko soluzioen neurketa erreologikoak aztertu dira. pH azidoak gelatinaren eta azidoaren arteko erreakzioa oztopatzen duela ikusi denez, pH basikoarekin lan egin da, disoluzio metodoaren bidez prestatutako gelatinazko filmetan saretzea sustatu eta propietateak hobetzeko. Gainera, film hauen ingurumen azterketa ere egin da. Ondoren, ontziratze aktibo edota adimendunetarako erabilgarriak diren materialak deskribatu dira. Horrela, disoluzio metodoaren bidez prestatutako filmen bakterioen aurkako aktibitatean eta propietate funtzionaletan azido zitrikoak eta kitosanoak duten efektu konbinatua aztertu da. Bakterioen aurkako eragileekin batera mota askotako konposatu antioxidatzaileak erabiltzen dira elikagaien ontziratzeetako materialetan. Testuinguru honetan, elikagaien prozesatzean sortutako aza more hondakinetatik erauzitako antioxidatzaile diren antozianinak aztertu dira. Gainera, antozianinak dituzten arrain gelatinazko filmak konpresio bidezko moldaketa erabiliz prestatu eta material hauen analisi sakon bat egin da. Liofilizazio bidez prestatutako tetrahidrokurkumina antioxidatzailea gehitua duten arrain-gelatinazko laginak, sendotze eragile gisa txibia lumetatik erauzitako kitina dutenak, ere etsaminatu dira. // Doktorego-tesi honetan biopolimeroen balioztatzearen zein proteinazko materialetan gaur egun erabiltzen diren prozesatze metodoak eta aplikazioak azaltzen dira. Elikagaien iraungitzea luzatzeko erabiltzen diren gelatinan oinarritutako materialak azpimarratu dira. Gelatinaren elektroharikatzea erronka handia denez, elektroharikatzeko gai diren soluzio aproposak aukeratzeko, arrain-gelatina/azido zitriko soluzioen neurketa erreologikoak aztertu dira. pH azidoak gelatinaren eta azidoaren arteko erreakzioa oztopatzen duela ikusi denez, pH basikoarekin lan egin da, disoluzio metodoaren bidez prestatutako gelatinazko filmetan saretzea sustatu eta propietateak hobetzeko. Gainera, film hauen ingurumen azterketa ere egin da. Ondoren, ontziratze aktibo edota adimendunetarako erabilgarriak diren materialak deskribatu dira. Horrela, disoluzio metodoaren bidez prestatutako filmen bakterioen aurkako aktibitatean eta propietate funtzionaletan azido zitrikoak eta kitosanoak duten efektu konbinatua aztertu da. Bakterioen aurkako eragileekin batera mota askotako konposatu antioxidatzaileak erabiltzen dira elikagaien ontziratzeetako materialetan. Testuinguru honetan, elikagaien prozesatzean sortutako aza more hondakinetatik erauzitako antioxidatzaile diren antozianinak aztertu dira. Gainera, antozianinak dituzten arrain gelatinazko filmak konpresio bidezko moldaketa erabiliz prestatu eta material hauen analisi sakon bat egin da. Liofilizazio bidez prestatutako tetrahidrokurkumina antioxidatzailea gehitua duten arrain-gelatinazko laginak, sendotze eragile gisa txibia lumetatik erauzitako kitina dutenak, ere etsaminatu dira.