Futboleko lesioen epidemiologiaren, arrisku faktoreen eta ondorioen ikerketa Athletic Cluben
- LARRUSKAIN ZABALA, JON
- Adrian Odriozola Martinez Director
- Susana María Gil Orozko Directora
Universitat de defensa: Universidad del País Vasco - Euskal Herriko Unibertsitatea
Fecha de defensa: 17 de de gener de 2020
- Mikel Iriondo Orensanz President
- Aitor Coca Núñez Secretari/ària
- Igor Setuain Chourraut Vocal
Tipus: Tesi
Resum
Tesi honen helburua Athletic Clubeko zerbitzu medikuaren lesioaren kudeaketa hobetzeko 3 galdera erantzutea izan zen. 1. Ikerlanean, gizonezkoen eta emakumezkoen lesioen epidemiologian ezberdintasunak daudela, eta prebentzio estrategiak bakoitzaren beharretara egokitu behar direla azalarazi zen. 2. Ikerlanean, 37 nukleotido bakarreko polimorfismo eta iskiotibialetako lesio muskularren arteko asoziazioa ikertu zen gizonezko jokalari helduetan. Nahiz eta 5 polimorfismo eta adina lesionatzeko arriskuarekin asoziatu ziren, ereduak ez zuen lesioak aurresateko gaitasunik eduki denboraldi independente batean, eta genetikaren erabilera lesioei dagokienez goiztiarra da. 3. Ikerlanean, lesioek harrobiko gizonezko jokalarien progresioan eta Lehen taldera iristeko aukeretan inpaktu negatiboa dutela demostratu zen. Lesioaren kudeaketa lehentasun bat da goi-mailako harrobietan, eta informazio hau jokalarien, entrenatzaileen eta zuzendarien atxikimendu maila handitzeko erabili daiteke. Galdera hauen erantzunetatik harago, garrantzitsua dena erantzunak bilatzeko prozesua da. Ebidentzian oinarritutako prozesu hau klubetan eta profesional bakoitzaren praktikan txertatzea helburu garrantzitsua da etorkizunera begira, jokalarien errendimendua eta lesioaren kudeaketa hobetzeko beste pauso bat.