Arto almidoian oinarritutako nanokonposite film eta hidrogelen garapena polisakarido eta grafenotik eratorritako nanoegiturak erabiliz

  1. GONZALEZ MUNDUATE, KIZKITZA
Dirixida por:
  1. Nagore Gabilondo Lopez Director
  2. Arantxa Eceiza Mendiguren Director

Universidade de defensa: Universidad del País Vasco - Euskal Herriko Unibertsitatea

Fecha de defensa: 08 de xullo de 2019

Tribunal:
  1. María Ángeles Corcuera Maeso Presidente/a
  2. Aloña Retegui Miner Secretaria
  3. Alvaro Tejado Etayo Vogal
  4. Juan Francisco Rodríguez Romero Vogal
  5. Silvia Nair Goyanes Vogal

Tipo: Tese

Teseo: 150326 DIALNET lock_openADDI editor

Resumo

Doktorego tesi honen helburua almidoian oinarritutako materialen lorpena eta karakterizazioa izan da. Aplikazio desberdinetan erabiltzeko bi material mota garatu dira.: plastifikatutako almidoi film eta nanokonposite filmak paketatze aplikazioetan erabilitako ohiko polimero sintetikoen ordezkari bezala eta saretutako almidoi nanokonposite hidrogelal biomedikuntza aplikazioetarako. Horrela, plastifikatzaileak materialen amaierako propietateetan eta erretrogradazioan duen eragina aztertu da. Bestalde, nanokonposite filmak nanokristal polisakaridoak gehituta prestatu dira, almidoi eta zelulosa nanokristalak erabiliz hain zuzen. Horrez gain, estrusio/konpresio bidez almidoi termoplastiko filmak lortzeko bideragarritasuna ebaluatu da Bestalde, plastifikatutako almidoi nanokonposite filmak karbono nanopartikulak gehituta lortu dira. Grafeno eta grafeno oxido eduki desberdinak plastifikatutako almidoi matrizean gehitzeak duen eragina aztertu da. Nanokonposite hidrogelen sintesiari dagokionez, alde batetik, saretutako hidrogelak furano taldeaz eraldatutako almidoia eta tetramaleimida baten arteko Diels-Alder erreakzioaren bitartez lortu dira zelulosa nanokristalak gehituz. Zelulosa nanokristal edukiak hidrogelen propietate erreologiko, puzte gaitasuna, morfologia, botika askapen zinetika eta zelula itsaspen gaitasunean duen eragina aztertu da. Gainera, nanokonposite hidrogel antibakterial eta eroaleak lortu dira, grafenoa eta Salvia estraktuak egonkortzaile bezala erabiliz. // Doktorego tesi honen helburua almidoian oinarritutako materialen lorpena eta karakterizazioa izan da. Aplikazio desberdinetan erabiltzeko bi material mota garatu dira.: plastifikatutako almidoi film eta nanokonposite filmak paketatze aplikazioetan erabilitako ohiko polimero sintetikoen ordezkari bezala eta saretutako almidoi nanokonposite hidrogelal biomedikuntza aplikazioetarako. Horrela, plastifikatzaileak materialen amaierako propietateetan eta erretrogradazioan duen eragina aztertu da. Bestalde, nanokonposite filmak nanokristal polisakaridoak gehituta prestatu dira, almidoi eta zelulosa nanokristalak erabiliz hain zuzen. Horrez gain, estrusio/konpresio bidez almidoi termoplastiko filmak lortzeko bideragarritasuna ebaluatu da Bestalde, plastifikatutako almidoi nanokonposite filmak karbono nanopartikulak gehituta lortu dira. Grafeno eta grafeno oxido eduki desberdinak plastifikatutako almidoi matrizean gehitzeak duen eragina aztertu da. Nanokonposite hidrogelen sintesiari dagokionez, alde batetik, saretutako hidrogelak furano taldeaz eraldatutako almidoia eta tetramaleimida baten arteko Diels-Alder erreakzioaren bitartez lortu dira zelulosa nanokristalak gehituz. Zelulosa nanokristal edukiak hidrogelen propietate erreologiko, puzte gaitasuna, morfologia, botika askapen zinetika eta zelula itsaspen gaitasunean duen eragina aztertu da. Gainera, nanokonposite hidrogel antibakterial eta eroaleak lortu dira, grafenoa eta Salvia estraktuak egonkortzaile bezala erabiliz.