Recovery of ecosystem services after restoration of a highly polluted ecosystemthe Nervioi Estuary

  1. POUSO OMAECHEBARRIA, SARAI
Dirigée par:
  1. José Ignacio Saiz Salinas Directeur/trice
  2. María Calvo Uyarra Directeur/trice
  3. Ángel Borja Yerro Directeur/trice

Université de défendre: Universidad del País Vasco - Euskal Herriko Unibertsitatea

Fecha de defensa: 25 mars 2019

Jury:
  1. Erik Gómez-Baggethun President
  2. Ana Iglesias Picazo Secrétaire
  3. Miren Onaindia Olalde Rapporteur

Type: Thèses

Teseo: 149285 DIALNET lock_openADDI editor

Résumé

Tesi honen helburua berreskuratutako estuario baten baldintza biofisikoetan gertatutako aldaketek ekosistema zerbitzu kulturaletan (aisian) eragina izan dezaketela berrestea edo ezeztatzea da. Aldaketa hauek diziplinarteko ikuspuntu batetik aztertu dira: ekologikoa, soziala eta ekonomikoa. Helburu hori lortzeko, bi ekosistema zerbitzu kultural (kirol arrantza eta hondartzen aisi erabilera) aztertu dira Nerbioi estuarioan (Bizkaiko Golkoa). A eta B kapituluetan, hobekuntza ekologikoek bi aisi jardueretan eragina duten aztertu zen ikuspuntu ekologikotik (aisi jarduerak egiteko beharrezko ingurugiro-baldintzetan gertatutako aldaketak aztertuz) eta sozialetik (erailtzaileen jokaerak eta pertzepzioak batuz). C Kapituluan, etorkizuneko kudeaketa neurriek eta ustekabeko ingurugiro aldaketek (banaka eta aldaketa klimatikoaren efektuekin konbinatuta) kirol arrantzan sortu ditzaketen efektuak aztertu ziren. D eta E kapituluetan aisi jardueren balorazio ekonomikoa egin zen. Tesi honen emaitzen arabera, uren saneamendurako egindako inbertsioak garrantzitsuak dira kostaldeko sistema degradatuen berreskurapenerako, baldintza ekologikoetan eragiten dituzten onurengatik eta baita ere ekosistema zerbitzuen berreskurapen eta mantentzerako. Tesi honek frogatu du berreskurapen ekologikorako inbertsioak erabakigarriak izan daitezkeela ekosistemen integritate-ekologikoa lortzeko, eta baita ere, aisi jardueretarako; eta ekintza hauek inguruko biztanle eta bisitarientzat gizarte-onura eta onura-ekonomiko garrantzitsuak izan ditzakete.