Ahotsaren tratamenduan oinarritutako informazio-eskuratze sistementzako datuen optimizazioa
- Miren Karmele Lopez de Ipiña Peña Directrice
Université de défendre: Universidad del País Vasco - Euskal Herriko Unibertsitatea
Fecha de defensa: 19 décembre 2012
- Marcos Faúndez Zanuy President
- Haritza Camblong Ruiz Secrétaire
- Leonel Cosme Ruiz Miyares Rapporteur
- Arantza Díaz de Ilarraza Sánchez Rapporteur
- Jesús Bernardino Alonso Hernández Rapporteur
Type: Thèses
Résumé
Tesi honen helburu nagusia euskara eta inguruko hizkuntzetarako hizketan oinarritutako Informazioaren Eskuratzerako sistema automatikoak garatzeko oinarriak ezartzea da. Horretarako albistegien programen edukiak indexatzeko erronka aukeratu da, bere zailtasuna eta konplexutasuna tratatzeko metodologia egokia proposatuz.Zehatzago, Hizketako Dokumentuen Eskuratzea landu da AdiUp izeneko sistema elkarlanean garatuz taldekide ikertzaileekin eta enpresekin kolaboratuz.Horretarako, bai hizketaren ezagutze automatikorako bai testuen gainean lan egiteko tresna erabilgarriak garatu dira, besteak beste hizkuntzaren identifikaziorako aplikazioak.Horretaz gain, oinarrizko Hizkuntza-Baliabideak garatu behar izan dira, albistegi programen ataza egin ahal izateko. Hori lortzeko oinarrizko baliabideak eskuratzeaz gain prozesatu dira eta hori talde-lanean egin ahal izateko metodologia garatu da.Azkenik, oinarrizko Hizketako Dokumentuen Eskuratze sistema garatzeko datu-eskasiaren arazoa ere tratatu da. Honelako lanetan ezinbestekoa da datuetatik ahalik eta informazio gehien lortzea. Ondorioz, optimizazio tekniketan sakondu da eta tesiaren ekarpen nagusietako bat ezaugarrien erauzketan ahotsaren seinalearen ezaugarri ez-linealei modu egokian moldatzeko teknikak erabiltzea proposatu da. Garrantzitsuena, sistema ez-lineal eta kaotikoen teorian oinarritzen den Dimentsio Fraktalaren ezaugarria Hizketaren Ezagutze Automatikorako sistema tradizionaletan barneratzeko metodologia proposatu da, horretarako esperimentuak garatuz.