Lgmd2a gerrietako muskulu-distrofiaren adierazpen-analisiaren aplikazioa gaixotasunaren diagnostikoan, eta sagu-ereduan eta giza eredu zelularretan oinarritutako karakterizazio fisiopatologikoan
- JAKA IRIZAR, OIHANE
- Amets Sáenz Director
Universidade de defensa: Universidad del País Vasco - Euskal Herriko Unibertsitatea
Fecha de defensa: 21 de marzo de 2014
- Ana María Zubiaga Elordieta Presidenta
- Federico García Bragado Acin Secretario/a
- Ainhoa Alzualde Zuloaga Vogal
- Jon Irazusta Astiazaran Vogal
- Isabel Illa Sendra Vogal
Tipo: Tese
Resumo
2A motako gerrietako muskulu-distrofia (LGMD2A) CAPN3 geneko mutazioen ondorio den gaixotasun autosomiko azpirakorra da. CAPN3 geneak muskulu eskeletikoan adierazten den kalpaina 3 proteina multifuntzionala kodetzen du. Funtzio anitz horiek, baina, ez dira oraindik ondo ezagutzen, eta, ondorioz, gaixotasunaren mekanismo patogenikoak ez daude argi. Ikerlan honetan LGMD2A gaixotasunaren adierazpen-analisia egin da, eta ikerketa hiru atal nagusitan banatu da. Batetik, LGMD2A gaixoen mRNA-n oinarritutako diagnostikoa aplikatu da, eta guztiz argitu gabeko kasuetan MLPA erabili da berrordenatze posibleak identifikatzeko. Teknika horri esker 4 delezio ezberdin identifikatu dira, tartean CAPN3 gene osoaren delezio bat. Bestetik, gaixotasunaren sagu-eredua den C3KO (calpain 3 knock-out) saguaren profil transkriptomikoa aztertu da microarray-ak erabiliz, eta bi muskulu mota zein sagu gazte eta helduak euren artean konparatu dira. Analisi horiei esker, KY eta PARK2 proteinek C3KO saguen prozesu distrofikoan parte har dezaketela zehaztu da. Azkenik, LGMD2A gaixoen muskulu-biopsiak eta eredu zelularrak erabiliz, CD9, melusina eta FRZB proteinen eta horiek kodetzen dituzten geneen derregulazioak identifikatu dira, besteak beste, eta, horri esker, gaixotasunean inplikatuta egon litezkeen bidezidorren ikerketan sakondu da.