Zuberoako euskararen azterketa diakronikoaXVI-XIX. Mendeak

  1. PADILLA MOYANO, MANUEL
Dirigida per:
  1. Blanca Urgell Lázaro Directora
  2. Beñat Oyharçabal Director/a

Universitat de defensa: Universidad del País Vasco - Euskal Herriko Unibertsitatea

Fecha de defensa: 02 de de juny de 2017

Tribunal:
  1. Joseba Andoni Lakarra Andrinua President
  2. Aitor Carrera Baiget Secretari/ària
  3. Orreaga Ibarra Murillo Vocal
  4. Ricardo Etxepare Vocal
  5. Iraide Ibarretxe Antuñano Vocal

Tipus: Tesi

Teseo: 139714 DIALNET lock_openADDI editor

Resum

Tesi honek ekialdeko euskararen mintzo nagusiaren historiaren berri ematen du lau mendeetako testuetan gaindi (1616-1899). Horrek lan filologiko sakona eskatu du, Zuberoako euskararen corpusa definitu, ikertu eta bera osatzen duten testu gehienak editaturik. Ondoren lan linguistikoari ekin zaio, hizkuntz ezaugarri multzo zabal bat hautaturik, fonologiatik sintaxiraino; hizkuntz ezaugarri gehienak deklinabideari eta aditz sistemari doazkie.Zuberoako euskararen bilakaera hizkuntzalaritza diakronikoaren ohiko tresnen bidez azaldu da: gramatikalizazioaren teoria eta tipologia; horiez gainera, ikerketa honek soziolinguistika historikoaren eta hizkuntz ukipenaren ikuspegiak ere barnatu ditu.Hizkuntz ezaugarrien azterketak Zuberoako euskararen izaera funtsean gordetzailea dela erakutsi du, Euskara Batu Zaharretik (ca. VII. m.) datorkeen arkaismo ugari atxiki baitu, bai eta ekialdeko gainerako mintzoekin batera egindako hautu eta berrikuntza zaharrak ere. Halaber, ageri da azken mendeetako zubereraren berrikuntzen gibelean datzan indar nagusia biarnesaren eragina dela.