Poli (l-laktida) /karbono nanotutu biokonposite berriakfase egitura eta propietateak
- LIZUNDIA FERNANDEZ, ERLANTZ
- José Ramón Sarasua Oiz Director
Universidade de defensa: Universidad del País Vasco - Euskal Herriko Unibertsitatea
Fecha de defensa: 18 de novembro de 2011
- José María Kenny Presidente/a
- Emiliano Meaurio Arrate Secretario
- Francisco Javier del Rio Esteban Vogal
- Jordi Puiggalí Bellalta Vogal
- Agustin Etxeberria Lizarraga Vogal
Tipo: Tese
Resumo
Karbono nanotutuen (KNT) aurkikuntzak garrantzi handia izan du material berrien garapenerako. Beraien propietate mekaniko, termiko eta elektriko interesgarriak ikusita, polimeroekin konbinatuz arinak eta sendoak izango diren material nanoegituratu berriak lortu daitezke. Azken urteetan polimero biobateragarri eta biodegradakorrek interes handia piztu dute. Ezbairik gabe, egungo polimero biodegradakorren artean hedatuenen artean daude polilaktidak, beraien artean polimero kristalkor garrantzitsuena poli(L-laktida) (PLLA) izanik. Polimero honek etorkizun oparoa aurkezten du biomedikuntzaren arloan eta jaki-ontzi eta bilduki ekologikoetan erabiltzeko. Hau dela eta, polimero hau karbono nano-tutuekin nahastea eta ezaugarritzea proposatzen da tesi honetan. PLLA/KNT konpositeei etekina ateratzeko, beharrezkoa da beraien ezaugarritzea arlo desberdinetatik egitea, hala nola propietate mekanikoak, termikoak, elektrikoak eta morfologikoak aztertzea. Karbono nano-tutuez sendotutako polimeroen propietateak konpositearen konposizioaren eta barne-egituraren araberakoak izango direnez, KNT kontzentrazio desberdinak erabiliko dira polimero matrizearen propietateen aldaketak aztertzeko