Argazki koloreztatuak zaharberritzeko paperean erabiltzen diren zenbait kontserbazio-zaharberritze tratamenduren egokitasunaren azterketa
- Marta Barandiarán Landín Directora
- Itxaso Maguregui Olabarria Directora
Universitat de defensa: Universidad del País Vasco - Euskal Herriko Unibertsitatea
Fecha de defensa: 13 de de juliol de 2009
- Pilar Roig Picazo President/a
- Ismael Manterola Ispizua Secretari
- María Victoria Vivancos Ramón Vocal
- Carmen Pérez García Vocal
- María Teresa Escohotado Ibor Vocal
Tipus: Tesi
Resum
Argazki koloreztatuen gaineko ezagutza historikoa eta materiala urria denez, egun kontserbazio-zaharberritze tratamendu egokirik ez da existitzen. Horregatik, doktorego-tesi honen helburua batetik, argazki koloreztatuen ezagutza sakontzea da eta, bestetik, argazki koloreztatuak zaharberritzeko paperean erabiltzen diren kontserbazio-zaharberritze tratamendu arrunten egokitasuna aztertzea da. Ikerketa aurrera eramateko XIX. eta XIX. mendeko eskuliburuen bilaketa bibliografikoa eta paper gaineko argazki koloreztatu originalen azterketa burutu da. Bildutako informazioak Argazkigintzaren historian argazki koloreztatuek izan zuen lekua aztertu da, sasoiko prozesu eta materialak bildu dira eta pairatzen dituzten berariazko narriadurak mugatu dira. Ondoren, argazki originalak erreproduzitzen dituzten probeten bidez tratamenduen egokitasuna aztertu da, eragiten dituzten dentsitate eta kolore aldaketen neurketaren bidez. Lortutako emaitzek argazki koloreztatuak zaharberritzeko metodologia egokitua ezartzea ahalbideratu dute, eragin kaltegarriak dituzten tratamenduak gaitzetsiz eta egokienak hautatuz.