Musika irakaskuntzen erregimen juridikoa
- PRIETO ETXANO, EUNATE
- Iñaki Agirreazkuenaga Zigorraga Director/a
Universitat de defensa: Universidad del País Vasco - Euskal Herriko Unibertsitatea
Fecha de defensa: 20 de de desembre de 2004
- Iñaki Lasagabaster Herrarte President
- Edorta Cobreros Mendazona Secretari
- Martín María Razquin Lizarraga Vocal
- Josu Iñaki Erkoreka Gervasio Vocal
- Juan José Álvarez Rubio Vocal
Tipus: Tesi
Resum
Musika-irakaskuntzen erregimen juridikoa izenburu duen doktorego-tesi honetan, gaiok izango ditugu aztergai: Musika-irakaskuntzek izan duten bilakaera. Musika-irakaskuntza orokorrak nola uztartzen diren hezkuntza-sistema orokorrean. Zer nolako neurriak hartu dituzten hezkuntza-Administrazioak, araubide orokorreko irakaskuntzak, araubide bereziko musika-irakaskuntzekin aldi berean ikasi ahal izateko. Hezkuntza-sistematik at antolatzen diren musika-irakaskuntza ez arautuak. Araubide bereziko musika-irakaskuntzen hiru graduak, arreta berezia ipiniz goi-mailako ikasketei. Bada, Araubide bereziko musika-irakaskuntzei dagokienez, ondoko gaietan sakonduko dugu: euren antolakuntza akademikoan, eskura daitezkeen tituluetan, musika-ikastetxe ofizialen erregimen juridikoan, baita musika-irakasleen erregimen juridikoan ere. Azkenik, goi-mailako musika-irakaskuntzek Boloniako prozesuan zehar duten tokiari buruz ikertzeko parada izanen dugu.