Asfalto-betuna eta polimeroaren nahastez egindako xafla iragazgaitz ekologikoakerreologia eta propietateak / reología y propiedades de recubrimientos impermeabilizantes ecológicos basados en mezclas betún-polímero

  1. GOICOECHEAUNDIA GARMENDIA, GORETTI
Dirigée par:
  1. María Eugenia Muñoz Bergareche Directeur/trice
  2. Pedro Antonio Santamaría Ibarburu Directeur/trice

Université de défendre: Universidad del País Vasco - Euskal Herriko Unibertsitatea

Fecha de defensa: 16 juillet 2010

Jury:
  1. José Ramón Leiza Recondo President
  2. Juan Jose Peña Jauregui Secrétaire
  3. Maria Soledad Barral Vazquez Rapporteur
  4. Maria Inmaculada Martinez Garcia Rapporteur
  5. Ane Miren Zaldua Huici Rapporteur

Type: Thèses

Teseo: 298549 DIALNET lock_openTESEO editor

Résumé

Asfalto-betuna antzinatik da ezaguna. Kristo aurreko 3000 urtea baino lehenago ere, eraikuntzan erabiltzen zuen Mesopotamiako eta Indo ibaiaren inguruko gizakiak, zirrikituak bete eta materiala lotzeko. Eta mendez mende erabili du gizakiak betun naturala bai eraikuntzan, bai beste zenbait egitekotan, gero eta trebezia handiagoz eta aurrerapenak baliatuz. Ikerlan honetan, xafla iragazgaitzak egiteko, petrolioaren distilaziotik lortutako afalto-betuna erabili dugu. Asfalto-betun soilak, biguntze-tenperatura baxua du (60 ºC baino baxuagoa), eta oso sentikorra da tenperaturarekiko: tenperatura baxuetan, hauskorra da; eta altuetan, isuri egiten da. Hortaz, ezin da bere horretan erabili xafla iragazgaitzak egiteko. Asfalto-betunak propietate biskoelastiko eta mekaniko onak izan ditzan, eraldatu egin behar da. Alde batetik, polimeroa erantsi diogu: erabili gabekoa edo birziklatua. Eta, bestetik, karga inorganikoa. Propietate mekaniko eta erreologikoen hobekuntza ikusteko, eraldatutako asfalto-betuna eraldatu gabekoarekin konparatzen dugu neurketa gehienetan. Lan honetan, funtsean, bi helburu nagusi izan ditugu: - Batetik, aztertu zer portaera erreologiko, portaera teknologiko eta mikro-egitura dituen polimero ezberdinekin eraldatutako asfalto-betunak. - Bestetik, konparatu xafla iragazgaitz komertziala eta xafla iragazgaitz ekologikoa (polimero birziklatuz eta harrobietako karga inorganiko berrerabiliarekin eraldatutako asfalto-betunaz egindakoa).