Entrenamendu-edukiek duten eragina eliteko emakume futbolarien errendimendu fisikoan eta ezaugarri antropometrikoetan

  1. BADIOLA LECUE, ADUNA
Dirigée par:
  1. Susana María Gil Orozko Directrice
  2. Cristina Granados Domínguez Directrice

Université de défendre: Universidad del País Vasco - Euskal Herriko Unibertsitatea

Fecha de defensa: 21 janvier 2013

Jury:
  1. Jon Irazusta Astiazaran President
  2. Asier Zubillaga Zubiaga Secrétaire
  3. Kepa Artaraz Beobide Rapporteur
  4. José Francisco Aramendi Aramendi Rapporteur
  5. Rosa Rodríguez Arregi Rapporteur

Type: Thèses

Teseo: 115996 DIALNET

Résumé

Ez da aurkitzen ikerketarik emakume futbolarien denboraldi osoko entrenamendu eta partiden kuantifikazioa burutzen duenik; hauek jokalarien aspektu antropometrikoekin eta fisikoekin izan ditzaketen erlazioa ezagutzeko. Gauzak horrela, ikerlan honen jomuga nagusia, elite mailako emakumezko futbol-talde baten ohiko entrenamenduak (jokatutako partidak barne), talde honen neurri antropometrikoekin, gorputz-osagaiekin, somatotipoarekin eta errendimendu fisikoarekin, eta baita hauen bilakaerarekin (izandako hobekuntza edo okerragotzea) ere, duen erlazioa aztertzea izan zen. Ikerlan honetan, Superligan jokatzen zuen emakumezkoen Athletic Club A taldeko 21 jokalarik parte hartu zuten. Jokalariei neurketa antropometrikoak eta errendimenduzkoak egin zitzaizkien 2008-09 denboraldian zehar: aurre-denboraldiaren hasieran eta bukaeran, eta denboraldiaren erdialdean eta bukaeran. Aldagai guztiak, denboraldi hartan jokalariek Futboleko Espainiar Selekzioarekin izandako partaidetzaren eta hauen zelaiko postuaren arabera ere, aztertuak izan ziren. Horretaz gain, azterketa-aldien arteko epeetan, entrenamendu-aldia deritzona, jokalariek burututako entrenamendu eta jokatutako partida guztietako bolumena, minututan, jaso zen; bolumen hau, 17 eduki-mota ezberdinetan banatzen da. Lanaren ondorioz, badirudi jarraitutako entrenamendu-programa eta partida-egutegia, estimulu nahikoa direla gorputz-konposizioan izandako aldaketak sortzeko. Baina aldi berean, zaila dirudi egoera fisikoan hobekuntza adierazgarriak lortzea denboraldi guztian zehar. Horrez gain, badirudi ez dela argiki ezagutzen entrenamendu-eduki edota plangintza-mota egokiena futbolean erabakigarriak diren gaitasun fisikoak hobetzeko.