Saretze erreakzioaren kontrola proteinazko filmen eta biokonpositeen propietateak

  1. ETXABIDE ETXEBERRIA, ALAITZ
Dirixida por:
  1. Koro de la Caba Ciriza Director
  2. Pedro Guerrero Director

Universidade de defensa: Universidad del País Vasco - Euskal Herriko Unibertsitatea

Fecha de defensa: 07 de setembro de 2017

Tribunal:
  1. Miriam Peñalba Otaduy Presidenta
  2. Marta Urdanpilleta Landaribar Secretaria
  3. Juan Ignacio Maté Caballero Vogal
  4. Veronique Coma Vogal
  5. Lorenzo Pastrana Castro Vogal

Tipo: Tese

Teseo: 143773 DIALNET lock_openADDI editor

Resumo

Lan honen helburu orokorra arrain-gelatinan oinarrituriko materialen propietateak hobetzea da. Bertan, produktu eta aplikazio berrietarako industriako hondakinetatik eta azpi-produktuetatik lehengaiak lortzearen garrantzia azpimarratzen da. Gelatinaren berezko hidrofilotasuna filmen hauskortasun altuaren eta urarekiko sentikortasunaren erantzule dela aintzakotzat hartuta, propietate funtzional hauen hobekuntza Maillard izeneko saretze erreakzioa ahalbidetzen duen laktosaren gehikuntzaren bidez aztertu da. Maillard erreakzioarengan, eta beraz filmen propietateengan laktosa kantitateak, berokuntzak eta soluzioaren pH-ak duten eragina aztertu da eta pH basikoan Maillard erreakzioaren kontrola berokuntza denboraren funtziopean burutu da. Maillard erreakzioan zehar konposatu antioxidatzaileak sortzen direnez, saretutako gelatinazko filmen ahalmen antioxidatzailea aztertzearekin batera, filma eratzeko soluzioan gehituriko kurkumatik eratorritako konposatuak filmen propietate antioxidatzaileengan duen eragina ere aztertu da. Filmen azterketa sakon baten ostean, estrusio eta injekzio bidez lorturiko laktosa bidez saretutako gelatinazko biokonpositeen propietateak aztertu dira. Azkenik, prozesatze baldintzen eragina gelatinazko filmen propietate funtzionalengan nahiz materialaren ingurumen-inpaktua aztertu dira, filmen abantailak eta hobetu beharreko alderdiak identifikatzeko helburuarekin. // Lan honen helburu orokorra arrain-gelatinan oinarrituriko materialen propietateak hobetzea da. Bertan, produktu eta aplikazio berrietarako industriako hondakinetatik eta azpi-produktuetatik lehengaiak lortzearen garrantzia azpimarratzen da. Gelatinaren berezko hidrofilotasuna filmen hauskortasun altuaren eta urarekiko sentikortasunaren erantzule dela aintzakotzat hartuta, propietate funtzional hauen hobekuntza Maillard izeneko saretze erreakzioa ahalbidetzen duen laktosaren gehikuntzaren bidez aztertu da. Maillard erreakzioarengan, eta beraz filmen propietateengan laktosa kantitateak, berokuntzak eta soluzioaren pH-ak duten eragina aztertu da eta pH basikoan Maillard erreakzioaren kontrola berokuntza denboraren funtziopean burutu da. Maillard erreakzioan zehar konposatu antioxidatzaileak sortzen direnez, saretutako gelatinazko filmen ahalmen antioxidatzailea aztertzearekin batera, filma eratzeko soluzioan gehituriko kurkumatik eratorritako konposatuak filmen propietate antioxidatzaileengan duen eragina ere aztertu da. Filmen azterketa sakon baten ostean, estrusio eta injekzio bidez lorturiko laktosa bidez saretutako gelatinazko biokonpositeen propietateak aztertu dira. Azkenik, prozesatze baldintzen eragina gelatinazko filmen propietate funtzionalengan nahiz materialaren ingurumen-inpaktua aztertu dira, filmen abantailak eta hobetu beharreko alderdiak identifikatzeko helburuarekin.