Martxan dauden enpresak bisitatzeari dagokion esperientziaazterketa hezkuntzaren ikuspegitik eta marketinaren ikuspegitik

  1. HERNANDO SARACHAGA, GOIZALDE
Dirigée par:
  1. José Juan Beristain Oñederra Directeur/trice

Université de défendre: Universidad del País Vasco - Euskal Herriko Unibertsitatea

Fecha de defensa: 12 juillet 2017

Jury:
  1. Jon Landeta Rodríguez President
  2. Martín Larraza Kintana Secrétaire
  3. Alazne Mujika Alberdi Rapporteur

Type: Thèses

Teseo: 142899 DIALNET lock_openADDI editor

Résumé

Ikerketa lan honetan, martxan dauden enpresak bisitatzea bi ikuspegi ezberdinetatik begiratuta (ikasketaren ikuspegitik eta marketinaren ikuspegitik, alegia) miatu da, modu paraleloan eta oinarritzat ¿esperientzia¿ kontzeptua hartuta. Lehenengo ikuspegiak martxan dauden enpresak bisitatzea tresna pedagogikotzat dakusa, zeinaren bidez, ikasleak ezagutzak eskuratu eta gaitasunak garatu baititzake, ¿eginez edo ikusiz ikasiz¿, ikasgelatik kanpo, ezohiko ingurune batean, ikasteko testuinguru ¿informal¿ batean, non lana ¿erreala¿ den; enpresaren baitan, teoria eta praktika konbinatu egiten dira eta abstraktua dena konkretu bihurtzen da.Bigarren ikuspegiak, bestalde, martxan dauden enpresak bisitatzea enpresek eskura duten tresnatzat dakusa, beren produktuak eta zerbitzuak ¿eta, are, beren burua¿ bereizteko baliatu dezaketena, baita marketin pertsonalizatuagoa eta zuzenekoagoa eskaintzeko ere; edota harreman marketina garatzeko, ¿one-to-one¿ gisakoa, beti ere bezeroek/bisitariek/apopiloek sentitu dezaten ohiz kanpoko esperientzia esklusibo, berdingabe eta gogoangarri bat eskaintzen ari zaiela. Oinarri horietatik abiatuta, bada, doktore tesi honek martxan dauden enpresak bisitatzearen azterketan sakondu du, bai ikasketa esperientzialerako tresna den aldetik eta bai marketin esperientzialerako tresna den aldetik. Horretarako, gaur egungo hezkuntza eremuan eta enpresa testuinguruan nola txertatzen den aztertu da eta indarguneak eta ahulguneak bistaratu dira. Horrez gain, enpirikoki neurtu dira martxan dauden enpresak bisitatzeari dagokion esperientziak zenbait aldagai funtsezkotan dituen efektuak, hala hezkuntzaren ikuspuntutik nola marketinarenetik so eginda. // Ikerketa lan honetan, martxan dauden enpresak bisitatzea bi ikuspegi ezberdinetatik begiratuta (ikasketaren ikuspegitik eta marketinaren ikuspegitik, alegia) miatu da, modu paraleloan eta oinarritzat ¿esperientzia¿ kontzeptua hartuta. Lehenengo ikuspegiak martxan dauden enpresak bisitatzea tresna pedagogikotzat dakusa, zeinaren bidez, ikasleak ezagutzak eskuratu eta gaitasunak garatu baititzake, ¿eginez edo ikusiz ikasiz¿, ikasgelatik kanpo, ezohiko ingurune batean, ikasteko testuinguru ¿informal¿ batean, non lana ¿erreala¿ den; enpresaren baitan, teoria eta praktika konbinatu egiten dira eta abstraktua dena konkretu bihurtzen da.Bigarren ikuspegiak, bestalde, martxan dauden enpresak bisitatzea enpresek eskura duten tresnatzat dakusa, beren produktuak eta zerbitzuak ¿eta, are, beren burua¿ bereizteko baliatu dezaketena, baita marketin pertsonalizatuagoa eta zuzenekoagoa eskaintzeko ere; edota harreman marketina garatzeko, ¿one-to-one¿ gisakoa, beti ere bezeroek/bisitariek/apopiloek sentitu dezaten ohiz kanpoko esperientzia esklusibo, berdingabe eta gogoangarri bat eskaintzen ari zaiela. Oinarri horietatik abiatuta, bada, doktore tesi honek martxan dauden enpresak bisitatzearen azterketan sakondu du, bai ikasketa esperientzialerako tresna den aldetik eta bai marketin esperientzialerako tresna den aldetik. Horretarako, gaur egungo hezkuntza eremuan eta enpresa testuinguruan nola txertatzen den aztertu da eta indarguneak eta ahulguneak bistaratu dira. Horrez gain, enpirikoki neurtu dira martxan dauden enpresak bisitatzeari dagokion esperientziak zenbait aldagai funtsezkotan dituen efektuak, hala hezkuntzaren ikuspuntutik nola marketinarenetik so eginda.