Assessing the hydrological response from an ensemble of climate projections in the transition zone of the atlantic region (Bay of Biscay). Evaluation of SWAT model performance in small and forested catchments

  1. MEAURIO ARRATE, MAITE
unter der Leitung von:
  1. Ane Zabaleta Lopetegi Doktormutter
  2. Ignacio Antigüedad Auzmendi Doktorvater

Universität der Verteidigung: Universidad del País Vasco - Euskal Herriko Unibertsitatea

Fecha de defensa: 21 von Juli von 2017

Gericht:
  1. Sabine Sauvage Simeoni Präsident/in
  2. Jesús Angel Uriarte Goti Sekretär
  3. José María Bodoque del Pozo Vocal
  4. María-Luz Rodríguez-Blanco Vocal
  5. José Miguel Sánchez Pérez Vocal

Art: Dissertation

Teseo: 142992 DIALNET lock_openADDI editor

Zusammenfassung

XXI. menderako klima-aldaketaren proiekzioek sistema hidrologikoetan ondorioak izango dituzte. Aldaketa horiek eta beraien ondorioek trantsizio-zonetan zalantzazko gehiago dituzte. Tesi honetako ikerketa-eremua Europako eskualde Atlantikoko trantsizio-zonan kokatzen da eta nahiz eta zalantzako asko egon eremu horretan, klima-aldaketak sistema hidrologikoetan izango dituen ondorioen azterketa kopurua nahiko murritza da. Inpaktu hauen ebaluaketa egiteko, hainbat Zirkulazio Orokorreko Eredu(ZOE), downscaling metodoak (erregionalak eta estatistikoak) eta emisio agertokiak edo Kontzentrazio Adierazgarrien Ibilbideak (KAI) erabili dira. Proiekzio hidrologikoek adierazten dute bai urte osoko emaria, bai lau urte sasoietakoa jaitsi egingo dela eta gainera, jaitsiera horiek mendean zehar aurrera joan ahala, handiagoak izango dira. Jaitsiera txikienak neguan espero dira eta proiekzioek udaren luzatzea iragartzen dute izan ere, jaitsiera handienak udazkenerako espero dira. Emaitza horiek, eskualde Atlantikoan (Frantzia eta Iberiar Penintsula) egindako ikerketekin bat datoz. Emaitzek sedimentu esekien proiekzioek dituzten zalantzazkoak agerian uzten dituzte. Emari baxuen, erdiko emarien eta altuen joerak ere analizatu dira. Joera esanguratsuenek emari baxuen iraupenaren (egunak) igoeran joera dagoela adierazten dute. Ingurumenaren ikuspuntutik eta kontuan izanik beharrezkoa dela Uraren Esparru Zuzentaraua (UEZ) betetzea, joera hori azaro izango litzateke etorkizuneko uraren gestioaren plangintzan. Emaitza horiek higrogramaren beheko partea hobeto ulertzearen garrantzia nabarmentzen dute, izan ere emari baxuek zalantzazko asko dituzte eta lurraren erabilerak garrantzi handia izan dezake emari baxu horietan.