Rol semantikoen etiketatzeak testuetako espazio-denbora informazioaren prozesamenduan daukan ereaginaz
- SALAVERRI IZCO, HARITZ
- Beñat Zapirain Sierra Directeur/trice
- Olatz Arregi Uriarte Directrice
Université de défendre: Universidad del País Vasco - Euskal Herriko Unibertsitatea
Fecha de defensa: 27 juillet 2017
- Kepa Sarasola Gabiola President
- Itziar Aduriz Secrétaire
- María Aranzazu del Pozo Echezarreta Rapporteur
Type: Thèses
Résumé
Tesi honen xede nagusia euskarazko rol semantikoen etiketatze automatikoa da ( Semantic RoleLabeling , SRL). Besteak beste, euskaraz idatzitako testuen analisi-kateanSRL edo azaleko analisi semantikoa egitea ahalbidetu dugu. Gainera, SRL atazarekin lotura daukateneuskarazko denbora eta espazio informazioaren etiketatze automatikorakoere aurrerapenak egin ditugu. Izan ere, gaur egungo estandarretara egokitutako denboraren etaespazioaren etiketatzeko tresnak garatu ditugu tesian. Orobat, diseinatu etainplementatutako sistema guztien emaitzak beste hizkuntza batzuk prozesatzen dituztentresnen emaitzekin alderatu ditugu.Gure lanaren beste helburua, euskararen analisi-katea hedatzeaz eta osatzeaz gainera,ondorengo bi hipotesiak baieztatzea izan da:Euskaraz denboraren adierazpen linguistikoa etiketatzeko orduan rol semantikoekdaukaten eragina positiboa dela, ingelesez eta gaztelaniaz bezala.Espazioaren adierazpen linguistikoa, denborarena bezala, fenomeno semantikoa dela,eta horregatik semantika eta, zehazkiago, rol semantikoek duten garrantzia nabarmenadela, informazio espazialaren etiketatze eraginkorra egin ahal izateko.