Eremu-teorien eta eredu analitikoen bidezko defektu kosmikoen ezaugarritzea

  1. LOPEZ EIGUREN, ASIER
Dirigée par:
  1. Jon Urrestilla Urizabal Directeur

Université de défendre: Universidad del País Vasco - Euskal Herriko Unibertsitatea

Fecha de defensa: 12 mai 2017

Jury:
  1. Daniele Steer President
  2. Iñigo Luis Egusquiza Egusquiza Secrétaire
  3. Mar Bastero Gil Rapporteur

Type: Thèses

Teseo: 139660 DIALNET lock_openADDI editor

Résumé

Kosmologiaren eredu estandarraren eta partikulen eredu estandarraren arteko zubi-lana egiteko hautagai interesgarrienetakoak defektu kosmikoak dira. Ondorioz, defektu kosmiko hauen ezaugarritze zehatzak berebiziko garrantzia dauka. Izan ere ezaugarri hauetatik eratorritako behagarriak behaketa esperimentalekin konparatuz bi teorien arteko zubiaren osagaien berri izan baikenezake. Tesi honetan zehar defektu kosmiko mota desberdinen ezaugarrien azterketan sakondu dugu. Alde batetik, energiarekiko portaera berezia daukaten bi ereduren ezaugarri grabitazionalak aztertu ditugu, eredu hauek izan ditzaketen behagarri grabitazionalen azterketari ateak irekiz. Bestalde, defektu kosmologikoen eboluzioa deskribatzen duten eremu-teorien simulazio numerikoak gauzatu ditugu. Defektu mota desberdinentzat burutu ditugu simulazio hauek eta informazio desberdina aztertu dugu kasu bakoitzean. Lehenik eta behin, monopolo globalen simulazioak burutu ditugu eta defektu hauen abiadura zehaztu dugu. Ondoren, soka erdilokalak simulatu ditugu eta defektu hauen eboluzioaren ezaugarritze zehatza burutu dugu. Azkenik, soka globalen eta monopolo globalen zenbakizko simulazioak gauzatu ditugu hauek sor dezaketen CMB seinalearen deskribapena lortzeko eta deskribapen hauek datuekin konparatu ditugu. // Kosmologiaren eredu estandarraren eta partikulen eredu estandarraren arteko zubi-lana egiteko hautagai interesgarrienetakoak defektu kosmikoak dira. Ondorioz, defektu kosmiko hauen ezaugarritze zehatzak berebiziko garrantzia dauka. Izan ere ezaugarri hauetatik eratorritako behagarriak behaketa esperimentalekin konparatuz bi teorien arteko zubiaren osagaien berri izan baikenezake. Tesi honetan zehar defektu kosmiko mota desberdinen ezaugarrien azterketan sakondu dugu. Alde batetik, energiarekiko portaera berezia daukaten bi ereduren ezaugarri grabitazionalak aztertu ditugu, eredu hauek izan ditzaketen behagarri grabitazionalen azterketari ateak irekiz. Bestalde, defektu kosmologikoen eboluzioa deskribatzen duten eremu-teorien simulazio numerikoak gauzatu ditugu. Defektu mota desberdinentzat burutu ditugu simulazio hauek eta informazio desberdina aztertu dugu kasu bakoitzean. Lehenik eta behin, monopolo globalen simulazioak burutu ditugu eta defektu hauen abiadura zehaztu dugu. Ondoren, soka erdilokalak simulatu ditugu eta defektu hauen eboluzioaren ezaugarritze zehatza burutu dugu. Azkenik, soka globalen eta monopolo globalen zenbakizko simulazioak gauzatu ditugu hauek sor dezaketen CMB seinalearen deskribapena lortzeko eta deskribapen hauek datuekin konparatu ditugu.