Zuzendaritza-prestakuntzarako tresna gisa coaching exekutiboaren baliotasun zientifiko eta sozialaren analisia
- REKALDE ABASOLO, IZASKUN
- Pilar Fernández Ferrín Doktormutter
- Jon Landeta Rodríguez Doktorvater
Universität der Verteidigung: Universidad del País Vasco - Euskal Herriko Unibertsitatea
Fecha de defensa: 08 von Mai von 2017
- Eneka Albizu Gallastegi Präsident/in
- Martín Larraza Kintana Sekretär/in
- Jean-Michel Larrasquet Vocal
Art: Dissertation
Zusammenfassung
Enpresa-erakundeek zuzendarien balio estrategikoa eta haien etengabeko prestakuntzaren garrantzia ezagutzen dute. Hori dela eta, beraiek behar duten zentzuan, zuzendaritza-gaitasunak benetan eraldatzen dituzten prestakuntza-teknikak eskatzen dituzte.Coaching exekutiboa zuzendaritza garapenerako tresna bat da, enpresa-munduan geroz eta onarpen handiagoa duena, norabide horretan diharduela baitirudi. Hala ere, coaching exekutiboa, zuzendaritza garapenerako teknika gisa, berri samarra da, eta urria da haren balioari buruzko ikerketa akademikoa, nazio-mailan bereziki, nazioarte-mailan jada ekarpen esanguratsuak jasotzen hasi bada ere.Ondorioz, lan honek coaching exekutiboari buruzko ezagutza zientifikoari ekarpena egitea du xede, harentzat erreferentziazko marko teoriko eta kontzeptuala eskainiz, haren eraginkortasuna baldintzatzen duten faktoreak zedarrituz eta zuzendaritza-garapenerako teknika gisa duen balioa ebaluatuz, haren funtzionamendua azaltzeko eraikitako eredu batetik abiatuta. // Enpresa-erakundeek zuzendarien balio estrategikoa eta haien etengabeko prestakuntzaren garrantzia ezagutzen dute. Hori dela eta, beraiek behar duten zentzuan, zuzendaritza-gaitasunak benetan eraldatzen dituzten prestakuntza-teknikak eskatzen dituzte.Coaching exekutiboa zuzendaritza garapenerako tresna bat da, enpresa-munduan geroz eta onarpen handiagoa duena, norabide horretan diharduela baitirudi. Hala ere, coaching exekutiboa, zuzendaritza garapenerako teknika gisa, berri samarra da, eta urria da haren balioari buruzko ikerketa akademikoa, nazio-mailan bereziki, nazioarte-mailan jada ekarpen esanguratsuak jasotzen hasi bada ere.Ondorioz, lan honek coaching exekutiboari buruzko ezagutza zientifikoari ekarpena egitea du xede, harentzat erreferentziazko marko teoriko eta kontzeptuala eskainiz, haren eraginkortasuna baldintzatzen duten faktoreak zedarrituz eta zuzendaritza-garapenerako teknika gisa duen balioa ebaluatuz, haren funtzionamendua azaltzeko eraikitako eredu batetik abiatuta.