Kritikarako hurbilketa literaturaren soziologiatik. egunkari eta aldizkarietako euskal literatur kritikaren analisia (1975-2005)
- EGAÑA ETXEBERRIA, IBON
- Jon Kortazar Uriarte Directeur
Université de défendre: Universidad del País Vasco - Euskal Herriko Unibertsitatea
Fecha de defensa: 19 décembre 2013
- Iñaki Zabaleta Urkiola President
- Iñaki Aldekoa Beitia Secrétaire
- Ur Apalategi Idirin Rapporteur
- Idurre Alonso Amezua Rapporteur
- Koldobika Josu Bijuesca Basterrechea Rapporteur
Type: Thèses
Résumé
Tesi honek 1975 eta 2005 arteko hedabideetako euskal literatur kritika aztertzen du literaturaren soziologiatik. Ikerketaren atal teorikoan, boudieuren litertur esparruaren teoriatik abiatuta, hedbideetako kritika liteatuaren soziologiatik ikertzeko markoa ezartzen da, baita literatur esparruaren eta gainerko esparruen arteko harremanak aztertu ere (kultur idustria, esparru nazionala). Era berean, kritikaren funtzioa eta haren bilakaera historikoa aurkezten da, baita euskal literatur kritika ber testuinguran kokatu ere.Atal enpirikoan, 30 urte gorietako hedabideetako 2.300 artikulu aztertu dira, metolologia kuantitatiboa nahiz juaitatiboa baliatuz. Balio literarioa literatur esparruko ekoizpentzat harturik, balioaren sorreraren baldintzak aztertu dira analisi enpirikoan. Kritikaren corpusaren bilakaera eta kritikaren funtzio baloratzailea kuantifikatu dira, baita balorazioaren nolakotasuna ere. Euskal literatur esparruak kritika ezkorrak egiteko dituen zailtasunak esparruaren egoeraren bilakaeraren bidez azaldu dira. Analisi Kualitatiboan, balioaren genesi soziologikoa aztertu da, kritikak azartzen dituen balorazio hierarkiak (generoen zein goi eta behe literaturaren artean), baliatutako rizpide nagusiak (idazleen generoa, kapital sinbolikoa, irizpide politikoak) eta kritikaren gaineko diskurtso esplizitua aztertuz. Literatur esparrua autonomizatu eta finkatzearekin kritikak literaturaren balorazio positiboagoa egiten duela da tesiaren ondorio nagusietakoa, idazleen kapital sinboliko handiagoagatik eta irakurleek irabazitako protagonismoagatik.