Jendaurreko konta-saioagertakari sozio-diskurtsiboa eta testu-genero berezitua
- Luis María Larringan Aranzabal Director/a
- Itziar Idiazabal Gorrotxategi Codirector/a
Universitat de defensa: Universidad del País Vasco - Euskal Herriko Unibertsitatea
Fecha de defensa: 21 de de gener de 2016
- Estibaliz Amorrortu Presidenta
- Inés María García Azkoaga Secretària
- Jon Casenave Biella Vocal
Tipus: Tesi
Resum
Tesi honek bi atal nagusi dauzka. Lehenengoan, euskarazko kontalaritzaren zenbait alderdi sozio-kultural aztertu dira, kontalaritza berria deitzen den mugimenduaren testuinguru orokorrean kokatuz. Euskarazko kontalaritza berria Europa mailan gertatu diren aldaketa eta behar soziokulturalen emaitza gisa aurkezten da, eta mugimenduaren kronologian aro ezberdinak identifikatzen dira. Baieztatzen da euskarazko kontalaritza berria ez dela mugimendu isolatu, ez eta jaio berria. Erakusten da, halaber, historian zehar egokitzen eta berriztatzen joan dela. Justifikatzen da kontalaritza berria deitura zertan datzan. Tesiaren bigarren atal nagusian euskarazko kontalaritza berriaren esparruan gauzatu diren kontalari adituen berbazko ekoizpenak aztertzen dira enpirikoki. Lehenik eta behin, ordea, aukeratutako marko teorikoaren eta metodologikoaren berri emanez ekiten zaio atalari. Interakzionismo-soziodiskurtsiboaren ikuspegia harturik egiten den aukera epistemologikoak bi ondorio ditu tesian: batetik, azter objektuaren definizioan eta bestetik, hortik sortzen den azpi-egitura kontzeptualean. Gure marko teorikoan mintzaira giza ekintza denez, eta ekintza hori genero baten araberako testu bidez datorkigunez, aztergai hartzen ditugu kontalaritza berriaren konta-saioak euren osotasunean. Konta-saioen osaera generikoa baden eta zertan den planteatzean da tesian, zehazki, konta-saioen azpiegituraren azterketa egiten delarik. Transkripzio irizpide zehatzez eraiki den corpus enpirikoa oinarri hartuta, corpuseko konta-saioak genero bateko direla erakusten dute gure emaitzek. Izan ere, bi ardatzen bidez eraikitzen den testuen azpiegitura jakin bat betetzen da corpuseko testu guztietan: horizontala -edo lineala- eta bertikala -edo estrukturatze modua-.