Nerabezaroko maitasun bizipenen etnografiaHarremanen antolaketa, gorputz-lana eta heteroaraua Bilboko gaztetxoen artean
- Mari Luz Esteban Galarza Directrice
Université de défendre: Universidad del País Vasco - Euskal Herriko Unibertsitatea
Fecha de defensa: 20 juin 2016
- Carles Feixa Pàmpols President
- Milagros Amurrio Vélez Secrétaire
- Mónica Franch Rapporteur
Type: Thèses
Résumé
Nerabezaroko maitasun-bizipenak ikertu dira Bilboko 12 eta 14 urte bitarteko gaztetxoekin. Etnografia Bilbon egin da, profil sozioekonomiko ezberdinetako ikasleak hartzen dituzten hiru ikastetxetan. Maitasunaren ikuspegi zabal batetik abiatuta, hau da, harreman afektibo sexualetatik haratago, nerabeen amodio bizipenek genero identitatearen eraikuntzan eta botere harremanen antolaketan duten eragina agerian jarri da. Baina, generoaz gain, adina eta klase soziala aldagaiak ere kontuan hartu dira azterketan. Horrela, sentipen horren bizipenekin loturik, analisiaren erdigunean kokatu dira nerabeen harremanen antolaketak, gorputz lanak eta heteroaraua. Izan ere, maitasun bizipenek haien harremanek moldatzen eta egituratzen dituzte, betiere derrigorrezko heterosexualitatearen baitan. Ikerketako neska gazteen zaurgarritasun emozionala nabaritu da, baina baita amodioaren bitartez ahalduntzerako aukera ere. Nerabe maitasunaren paradoxa deitu dugunarekin amaitzen da lana, sentipen horren konplexutasunera iristeko asmoz.