Euskal literatura garaikidea kritika genetikoaren argitanAresti, Sarrionandia, Saizarbitoria eta Atxagaren idazlanen sorkuntza prozesua aztergai

  1. AYERBE SUDUPE, MIKEL
Dirixida por:
  1. Aurélie Arcocha Scarcia Director
  2. María José Olaziregi Alustiza Director

Universidade de defensa: Universidad del País Vasco - Euskal Herriko Unibertsitatea

Fecha de defensa: 14 de xullo de 2016

Tribunal:
  1. Jon Casenave Biella Presidente/a
  2. Iñaki Aldekoa Beitia Secretario/a
  3. Ana María Toledo Lezeta Vogal

Tipo: Tese

Teseo: 120806 DIALNET lock_openADDI editor

Resumo

Genesi eta idazketa prozesuaren kontzeptuetatik abiatuz, Gabriel Arestiren, Joseba Sarrionandiaren Ramon Saizarbitoriaren eta Bernardo Atxagaren idazlanen oinarrian dauden poetikak, sorkuntza hausnarketak eta joera estetikoak azaleratu nahi izatea da ikerlan honen helburu nagusia. Kritika genetikoak idazketa-irakurketa eta berridazketa-berrirakurketa prozesua ikertzea du xede. Idazketa prozesua bera litzateke ikerketa korronte honen muina, ¿ikergaia ez da testu ekoitzia izango, testuaren ekoizpena baizik¿ (Grésillon 1985). Hots, kritika-bide honek obra bat garatzeko beharrezkoa izan den sorkuntza-prozesua ikertu eta azaleratu nahi du, idazketa garapeneko urratsak aztertuz eta interpretatuz.Ikerketa burutu ahal izateko, hautaturiko idazleen argitaraturiko lanak eta aurre-testuak izan ditugu aztergai. Aurre-testua, ¿behin betikotzat jotzen den testuaren aurreko lekukotzen nolabaiteko berreraiketa litzateke, metodo zehatz baten bidez kritikariak ezarrita, jarraikortasunez irakurri ahal izateko objektu bihurturik¿ (Bellemin-Nöel 1977).Aukeraturiko euskal idazleen corpusa dela eta, Arestiren kasuan Mundu munduan nobelaren idazketa aztertu da, Oilarganeko etxola batean aurre-testuarekin eta egilearen gainerako antzerki-lanekin eta ipuinekin erkatuz. Arestiren gutunak eta bestelako idazkiak ere ikertu dira. Sarrionandiaren kasuan, berrargitalpenetan txertaturiko etengabeko berridazketak eta aldaerak ikertuko dira, bai poesiaren arloan eta baita ipuingintza aintzat hartuta ere.Bestalde, Ramon Saizarbitoriaren nobelagintzaren bilakaera eta garapena ikertu da Egunero hasten delako-ren azterketaren argitan. Lehenengoz 1969an argitaratutako eta berriki, 2007an berridatzi eta berrargitaratutako lanaren azterketa genetiko zehatzak, aurre-testuen ikerketa sakonaren bidez, berridazketa horren baitan egon den prozesu sortzailea azaleratu du.Azkenik, Atxagaren ibilbide literarioari erreparatu eta idazlearen sorkuntza prozesuetan berridazketek izan duten garrantzia nabarmenduko dugu, argitaraturiko lanak zein aurre-testuak ikertuz.