Diamantagailuaren higaduraren azterketa esperimentala artezketa prozesuan
- CEARSOLO ARAMBERRI, XABIER
- Itziar Cabanes Axpe Doktormutter
- José Antonio Sánchez Galíndez Doktorvater
Universität der Verteidigung: Universidad del País Vasco - Euskal Herriko Unibertsitatea
Fecha de defensa: 03 von Februar von 2017
- Aitzol Lamikiz Mentxaka Präsident
- Iñigo Pombo Rodilla Sekretär
- Maria Luisa Garcia-Romeu Vocal
- María Henar Miguélez Garrido Vocal
Art: Dissertation
Zusammenfassung
Doktorego tesi hau diamantatze prozesuaren azterketan zentratu da. Ondorengo puntuetan laburbiltzen da burututako lana: Erabili gabeko punta bakarreko diamante naturalen ezaugarriek (geometria, gainazal akabera eta pitzadurak) eta horien higaduraren eboluzioak artezketa eta diamantatze prozesuen errendimenduan izan dezaketen eragina aztertu da. Diamanteen biziraupenaren amaiera zehaztuko duen monitorizazio metodologia definitu da, soinu igorpen eta potentzia kontsumo seinaleen bidez. Baldintza zehatz batzuetan egindako entsegu esperimentaletako emaitzak oinarri, diamantatze prozesuaren azterketa termikoa egin da, diamantearen higaduraren eta jasandako tenperatura maximoaren arteko harremana aztertzeko. Erabilera industrialean, diamantearen euskarri gisa ohikoa den altzairuaren ordez, eroankortasun termiko handiagoko materiala erabiliz (kobrea), euskarriko materialek diamantagailuaren egoera termikoan izan dezaketen eragina aztertu da.¿ Artezketa makina ekologiko bat garatzeko ekarpena egin da, lehorreko diamantatze prozesu berritzaile baterako proposamenarekin batera.