Adimen gaitasun handiko haurren garapen afektiboa

  1. ETXEBARRIA AIZPURU, MARIA IZASKUN
Dirigida per:
  1. Luis María Naya Garmendia Director
  2. Félix Basurko Motrico Director/a

Universitat de defensa: Universidad del País Vasco - Euskal Herriko Unibertsitatea

Fecha de defensa: 29 de de novembre de 2013

Tribunal:
  1. Félix Etxeberria Balerdi President/a
  2. Ana Eizagirre Sagardía Secretària
  3. Irene López-Goñi Vocal
  4. Nekane Arratibel Insausti Vocal
  5. Nerea Alzola Maiztegi Vocal

Tipus: Tesi

Teseo: 116438 DIALNET

Resum

Adimen gaitasun handiko haurren artean, arlo afektiboa, emozionala eta soziala, aztertzea du xede Doktore Tesi honek. Arlo afektiboko ezaugarriak haurrengan nola adierazten diren aztertu eta ulertu dira. Ikerketa honen partaide izan diren haurrek, zortzi urte dutenetik hasi eta hamabi urtera heldu bitartean, hauentzat garrantzitsuak eta suspergarriak diren arloak, beraientzat kezkagarri izan daitezkeen egoerak, zailtasunei aurre egiteko dituzten erak, familian, lagunartean eta ikastetxean ikertu dira. Adituek deskribatu dituzten arlo afektiboko ezaugarriak, aipaturiko esparruetan nola adierazten diren, behatu eta deskribatu dira eta ume hauek dituzten beharrizan nagusiak ondorioztatu dira. Lana burutzeko hautatu den metodologia kualitatiboa da, kasuen estudioa, alegia. Aurkezten den lanak hiru euskarri nagusi ditu: literatuta zientifikoa, adimen gaitasun handiko pertsona heldu bat eta adimen gaitasun gisa Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak formalki identifikaturiko bost haur eta hauen familiak.Ikerketa lan honen ondorioak azaldu eta aurrera urrats batzuk aurkezten dira. Proposamen batzuk haur eta familientzat dira, beste batzuk ikastetxeetako irakasle, orientatzaile eta zuzendarientzat eta azkenik, hezkuntza ardura nagusiak dituztenentzat.