Eraikuntza sektoreko enpresen berrikuntza maila neurtzeko modelo baten garapena
- Jon Iradi Arteaga Doktorvater
- Jesús Cuadrado Rojo Doktorvater
Universität der Verteidigung: Universidad del País Vasco - Euskal Herriko Unibertsitatea
Fecha de defensa: 24 von März von 2017
- Javier Canales Abaitua Präsident
- Leire Garmendia Arrieta Sekretärin
- David García Estévez Vocal
- Antonio Aguado de Cea Vocal
- Jaione Ganzarain Epelde Vocal
Art: Dissertation
Zusammenfassung
Eraikuntza sektorea ez da bere errendimendu berritzaileagatik bereizten eta historikoki bere eraginkortasun-ezagatik kritikatua izan da. Horrez gain, gaur egungo krisi-ondorengo eszenatoki zailak ehun produktiboaren eta administrazio publiko desberdinen aldetik I+G eta berrikuntzari buruz sentsibilizazio hazkorra egotea eragin du. Berrikuntzaren kontzeptuak duen garrantziaren isla, enpresen berrikuntza maila neurtzeko balio duten modelo asko daude merkatuan, zeinen helburua enpresen berrikuntza ahalmena neurtu eta hobekuntza areak identifikatzea den, honen kudeaketa hobetzeko. Hala ere, berrikuntzaren ebaluazioa eraikuntza alorrean espezifikoki era mugatuan ikertu da, EEBB-tako eraikuntza sektoreko EPP enpresentzat (Engineering, Procurement, Construction) garatutako modelo bakarra dagoelarik. Hala ere eta unera arte, haietako inork ez dio ekin erronka honi Espainiako eraikuntza sektorearen kasu konkretuan. Guzti honengatik, Doktorego Tesi honen helburua landu gabeko ikerketa arlo honi heltzea izan da, enpresa hauen berrikuntza maila neurtzen duen modelo baten garapenaren bidez, emaitza bezala 0 eta 1 balioen arteko Berrikuntza Indize (BI) bat ematen duelarik, hobekuntza aukerak identifikatuz. Modeloa lau enpresetan aplikatzetik lortutako emaitzak Instituto Nacional de Estadística (INE)-ren ¿Encuesta sobre innovación en las empresas¿ txostenaren emaitzekin bat datozela azpimarratzea garrantzitsua da, enpresen arteko errendimendu berritzailearen balioak enpresa bakoitzari dagokion azpisektorearen menpe daudela frogatuz.