Gorputz Hezkuntzako irakasleen formakuntza unibertsitatean. Usteak eta jarrerak, eta autokontzeptuaren azterketa

  1. ALBISUA KAPEROTXIPI, NERITZEL
unter der Leitung von:
  1. Luis Mari Zulaika Isasti Doktorvater

Universität der Verteidigung: Universidad del País Vasco - Euskal Herriko Unibertsitatea

Fecha de defensa: 29 von März von 2017

Gericht:
  1. Jon Irazusta Astiazaran Präsident
  2. Gaizka Mejuto Hidalgo Sekretär/in
  3. Maria Teresa Garcia Martin Vocal

Art: Dissertation

Teseo: 123409 DIALNET lock_openADDI editor

Zusammenfassung

Ikerketa honen helburua irakasle gradura eta jarduera fisikoa eta kirolaren gradura sartzen diren ikasleek Gorputz Hezkuntza ulertzeko dituzten uste, jarrera eta autokontzeptuak zer nolako eragina daukaten aztertzea datza. Horretarako Lehen Hezkuntzako, Haur Hezkuntzako, Gorputz eta kirol ekintzen sustapeneko erdi zikloko eta jarduera fisikoa eta kirolen zientzietako 827 ikaslek parte hartu dute. 2014-2015 ikasturtean aurretik aipatutako ikasketetan sartu ziren ikasleei 4 galdetegi desberdin pasa ziren, eta ikasturte berean ikasketak amaitzen zituten ikasleei galdetegi berberak pasa ziren. Galdetegietan hainbat aldagai kontutan hartu nahi dira: usteak, motibazioak, generoa, iraganeko formakuntza, jarrera, eskola kiroleko esperientzia, kirol federatuko esperientziak, kirol praktika eta autokontzeptu fisikoa. Analisi estatistikoa SPSS programaren bidez gauzatu da. Ikerketako ondorio nagusiak honakoak dira: Ikasleen Gorputz Hezkuntzarekiko dituzten usteak eta jarrerak eta norbanakoaren autokontzeptu fisikoak lotura daukala; aldagaiak kontutan izanda 2 ikasle profil desberdin nabari direla. Titulaziok, hots, ikasketa batzuetan ikasteak, berebiziko garrantzia dauka jarrera, uste eta autokontzeptu fisikoarekiko; eta azkenik kirol arloan esperientzia izateak ere bere eragina dauka aipatutako 3 aldagaietan.