Soka kosmikoen ondorio behagarrien iragarpen eta froga berriak
- Jon Urrestilla Urizabal Directeur
Université de défendre: Universidad del País Vasco - Euskal Herriko Unibertsitatea
Fecha de defensa: 29 février 2016
- Juan M. Aguirregabiria Aguirre President
- Enrique Martínez González Secrétaire
- Mairi Sakellariadou Rapporteur
Type: Thèses
Résumé
Soka kosmikoak unibertsoaren lehendabiziko garaietan gertatzen ziren prozesuen fisika ulertzeko oso erabilgarriak izan daitezke, hauek baitira kosmologiaren eredu estandarraren eta partikulen fisika duten energia altuko ereduen arteko zubi-lana egiteko hautagai interesgarrienetakoak. Hau dela eta, soka kosmikoek sor ditzaketen ondorio behagarriak ahalik eta modu zehatzenean ulertzeak eta hauek behaketa esperimentalekin konparatzeak, berebiziko garrantzia dute. Tesi honetan zehar soka kosmikoen froga esperimentalak eta ondorio behagarrien iragarpenak hobetu ditugu. Tesiaren lehenengo zatian sokakosmikoek sortutako seinaleen aztarnak neurketa esperimental zehatzetan aurkitzen saiatu gara, batetikkosmologia eredu estandarreko bestelako osagaiekin izan ditzaketen erlazioak aztertuz, eta bestetik,mikrouhinen hondo kosmikoaren BB polarizazioan izan dezaketen garrantzia neurtuz. Tesiaren bigarrenzatian berriz, eremu-teorien zenbakizko simulazioak erabili ditugu soka kosmikoen inguruko iragarpenak berritzeko, zehazki: sokek sor dezaketen CMB seinalearen deskribapen hobea lortzeko eta supersokateorietan ondorioztatutako soka-sareen propietateak hobeki ulertzek