Euskal nazionalismoaren diskurtsoa gaur egungo immigrazioaren aurrean

  1. Iraola Arretxe, Iker
Dirigida per:
  1. Julen Zabalo Bilbao Director

Universitat de defensa: Universidad del País Vasco - Euskal Herriko Unibertsitatea

Fecha de defensa: 01 de de febrer de 2013

Tribunal:
  1. Jokin Apalategi Begiristain President/a
  2. Xabier Aierdi Urraza Secretari/ària
  3. Eduardo Javier Ruiz Vieytez Vocal
  4. Amelia Barquín López Vocal
  5. Jon Joseba Leonardo Aurtenetxe Vocal

Tipus: Tesi

Teseo: 115614 DIALNET lock_openADDI editor

Resum

Doktorego Tesi honen aztergaia euskal nazionalismoa da; zehazki, nazionalismo horrek immigrazio fluxu zehatz baten aurrean ¿batik bat 2000tik aurrera Hego Euskal Herrira iritsitakoa¿ garatzen duen diskurtsoa. Tesiaren kokapen teoriko gisa, lehen atalean, nazionalismoaren eta immigrazioaren arteko hartu-emanak aztertzen dira; eta, horren ostean, euskal nazionalismoak immigrazioaz izandako ikuspegian gertatutako bilakaera da aztergai: immigrazioaren aurkako hasierako jarreratik etorkinen integrazioa bilatu arte. Kokapen teorikoaren bigarren atalean, bestetik, arreta immigrazioarengan jartzen da. Lehenik, immigrazioaren ikerkuntzan nagusi diren ereduak berrikusten dira eta, ondoren, Hego Euskal Herrira iritsitako migrazio fluxuak laburbiltzen dira. Metodologia kualitatiboan oin hartuz, Tesi honetan abertzaleek gai horri buruz eraikitzen duten diskurtsoan sakontzen da, eta bertan nagusi diren gaiak identifikatzen dira. Lan honetatik eratortzen den ondorio nagusia da euskal nazionalismoak immigrazioaren irakurketa politikoa hobesten duela, eta, nazioaren definizio itxien gainetik, immigrazio berria bere nazio egitasmora erakartzeko helburua duela, bide horretan hainbat arazo mahaigaineratzen den arren.